Espainiako Gobernua, jubilatzeko egiazko adina atzeratzearen alde
Espainiako Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza Ministerioa jubilatzeko egiazko adina atzeratzearen alde baina adin legala luzatzearen kontra agertu da. Erantzukizun Fiskalaren Agintaritza Independentearen proposamenarekin bat dator hori.
Gaur egun, 62,7 urte inguruan dago jubilatzeko egiazko adina, eta legala 65 urte eta 8 hilabetekoa da 36 urte eta 8 hilabete baino gutxiago kotizatu dutenentzat, eta 65 urtekoa hori 36 urte eta 9 hilabete baino gehiago kotizatu dutenentzat.
Ministerioaren iturrien arabera, hurrengo 30 urteetako asmoa egiazko adina 65,6 urtera arte luzatzea da. Jubilatzeko adin legala, bestalde, 67 urtera helduko da 2011ko pentsioen erreforma aplikatzen denean.
Hala ere, adierazpen batean, Espainiako Gobernuak argi utzi du ordezkapen tasari, lan merkatuan jarraitzeko pizgarriei eta aktibitatea eta erretiroaren arteko marko malguei buruzko hausnarketa “sakon” batekin batera hartu behar da mota horretako erabaki bat.
Gobernuaren arabera, lan merkatuaren gaur egungo eboluzioak langileek erretiroa beranduago hartzea dakar, lanpostuek gero eta "neke" gutxiago sortzen dute, eta prozesuak gehiago automatizatzen dira. Horrela, gero eta garrantzitsuagoak dira adin batetik aurrera arazorik gabe egin daitezkeen aktibitateak.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak garraio publikorako laguntzak luzatu ditu 2027 osorako, deskontu berberekin
Eusko Jaurlaritzak positibotzat jo du ICCATek adostutako hegaluzearen eta atun mojaren kuoten igoera: "Euskadiri mesede egiten dio"
Salgaien trafikoa % 1,6 handitu da Pasaiako portuan urteko lehen hamar hilabeteetan
Langile bat larri zauritu da Zallako enpresa batean