Guraso elkarteak Hezkuntza Sailarekin bilduko dira greban bitartekaritza eskatzeko
Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeetan deituta dagoen 10 eguneko greba dela eta, bilera dute arratsaldean (15:30) Fecapp, Bidelagun eta Fapae guraso elkarteek Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin. Patronalaren eta sindikatuen artean bitartekaritza lana egiteko eskatuko diote.
Horrez gain, Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak handitzea galdegingo dute. Salatu dutenez, "ikastetxeko bi langile jarri dituzte, oso gutxi da beste gatazka batzuetan ezarri ohi dituzten zerbitzuekin alderatuta, adibidez Bilbobusen edo Bizkaibusen. Gogoan hartu behar dugu umeak daudela tartean".
Ostiralean bilera izan zuten aldeek, baina ez zen auzia konpondu. Inflexio puntua izan da gurasoentzat, eta mobilizazioak iragarri dituzte. Euren ustez, "gatazka ezin da lan borroka gisa bakarrik planteatu".
Gurasoak, bereziki 2. Batxilergokoak, oso arduratuta daude seme-alabek galduko dituzten eskola-orduengatik. 10 greba egunen ostean, ikasleek 152 eskola-egunen % 10 galduko dute.
"Oso atsekabetuta" eta "babesik gabe" sentitzen dira, eta irakasleei erantzukizuna izatea eskatu diete, euren ustez "ez dagoelako eskola-orduak galtzea eta ikasturtea arriskuan jartzea justifikatuko duen argumenturik", Fecapp, Bidelagun eta Fapae federazioetako bozeramaileek esan zutenez.
Sindikatuentzat, ordea, gurasoek badakite "erantzukizun mailak desberdinak direla, eta erantzukizunak eskatu behar dien lekuan eskatu behar dira". "Horregatik, ondo iruditzen zaigu mobilizatzea eta erantzukizunak eskatzea, baita Eusko Jaurlaritzari ere, horiek ere gatazka honen erantzuleak baitira", esan zuen Zubizarretak.
Aspaldikoa da lan gatazka. 10 greba egun horien aurretik, beste sei lanuzte egin zituzten irakasleek urrian eta azaroan, ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek deituta. Lan hitzarmena berritzeko egindako azken ahaleginak urriak izan dira sindikatuentzat.
Zazpigarren greba horrek 215 ikastetxetako 120.000 ikasle eta 9.000 langilerengan izango du eragina, EAEko itunpeko sarearen % 70ean.
Sindikatuak eta patronala, aurrez aurre
Bi patronaletako batek, Kristau Eskolak, irakasleen ordezkariak "benetako negoziazioa eragozten" ari direla salatu zuen bileraren ostean. "Aurkeztutako azken proposamenari sindikatuek argudioekin eta planteamenduekin ez erantzutea arduragabekeria" zela esan zuen Mikel Ormazabal zuzendari nagusiak.
Lan-hitzarmena 10 urtez berritu gabe izan ostean, erosteko ahalmena berreskuratzeko negoziazioetan aurrera egitea aldarrikatzen dute langileek; sindikatuen datuen arabera, 2009tik % 12 behera egin baitu langileon erosteko ahalmena. Halaber, DBHko irakasleen soldatak hobetzea eskatzen dute; ziklo bakoitzeko soldata igoera ezberdina eskatzen baitute.
Gainera, behin-behineko langileen lan-baldintzak hobetzea nahi dute; esaterako, 0-3 urte arteko irakasleena, baita laguntza berezia ematen dutenena ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.