ARRANTZA KUOTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal arrantzaleek berdel gehiago arrantzatu ahal izango dute aurten

2019rako kuota amaituta, Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak 2,3 milioi kilo berdel gehiago harrapatzeko aukera emango die Kantauriko eta ipar-mendebaldeko itsasontziei.
Berdelaz betetako arrain kutxa bat, lonjan
Berdelaz betetako arrain kutxa bat, lonjan. ETBren bideo batetik ateratako irudia

Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak 2,3 milioi kilo berdel gehiago harrapatzeko aukera emango die Kantauriko eta ipar-mendebaldeko itsasontziei, 2019rako ezarritako kuotaren jaitsierari aurre egiteko.

Ministerioak ohar bidez jakinarazi duenez, kantitate gehigarri horri esker arrantza aukerak % 11,64 igoko dira, neurri batean, Europatik ezarritako jaitsiera konpentsatzeko.

Laster, kala eta ontzi bakoitzari dagozkion kantitateak jakinaraziko dizkio Ministerioak sektoreari.

Abenduan, Europar Batasuneko Arrantza ministroek 2019rako arrantza kuotak adostu zituzten eta berdelarena % 20 gutxitu zuten.

Jaitsiera horren ondorioz, Espainiak 20.277.500 kilo harrapatzeko baimena zuen, behin gehiegizko arrantzagatik (2009. urtea) ezarritako isuna kenduta.

Kuota jaitsieraren aurrean, Espainiak negoziazioak abiatu zituen Europar Batasuneko beste herrialde batzuekin, kuotak elkar trukatu eta era horretan berdel gehiago harrapatzeko aukera izateko.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X