LAN GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Diako 38 langileri eta 13 dendari eragingo die lan-erregulazioko espedienteak EAEn

Enpresak UGT eta Fetico sindikatuekin lorturiko akordioaren ondotik, lan-erregulazioko espedienteak 1.604 langileri eragingo die estatu espainiarrean. Hasierako proposamenean 2.064 ziren.
DIAren supermerkatu bat
DIAren supermerkatu bat. Artxiboko argazkia: EFE

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), Dia supermerkatuetako 38 langileri eta 13 dendari eragingo die lan-erregulazioko espedienteak. Guztira, 868 langile eta 191 denda ditu EAEn.

Lurraldez lurralde, Araban ez da kaleratzerik ezta itxierarik izango. Gipuzkoan, lau langileri eta bi dendari eragingo die eta Bizkaian, ostera, 34 langileri eta 11 dendari.

Enpresak jakinarazi duenez, UGT eta Fetico sindikatuekin adostutako lan-erregulazioko espedienteak 1.604 langileri eragingo die azkenean estatu espainiarrean. Hasierako proposamenean 2.064 ziren (% 22 gehiago).

Halaber, berregituraketa prozesuaren baitan Espainiako 258 denda salduko ditu. Kasuan kasu, langileak subrogatzea aztertuko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Trabajadores de la plantilla de Tubos Reunidos durante una concentración, frente a la sede del Gobierno Vasco, a 13 de febrero de 2026, en Vitoria, Álava, País Vasco (España). La concentración ha sido convocada por el comité de empresa de Tubos Reunidos Amurrio contra el ERE planteado por la dirección.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

13/2/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAren arabera, Trapagarango Tubos Reunidoseko delegatuek "jada ez dute sindikatua ordezkatzen"

Amurrioko eta Trapagarango lantegietan ordezkaritza duten sindikatuek erreakzio ezberdinak izan dituzte enplegu-erregulazoko espedientea atzera bota ondoren. ELA eta LAB langileekin harro agertu dira, eta borrokan jarraitzen dutela adierazi dute, "enplegua defendatuz". CCOO sindikatuaren hitzetan, "ziurgabetasuna" zabaldu da, eta UGTren esanetan, berriz, euren delegatuek "era kontsekuentean" jokatu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X