MERKANTZIA GARRAIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Informazio publikora ireki dute Hegoaldeko tren saihesbidearen ikerketa informatiboa

Ikerketa informatiboak Seranteseko eta Olabeagako tunelak lotzeko bi aukera aurreikusten ditu. Dena den, bi kasuetan, trena lur azpitik igaroko litzateke zatirik handienean.
Hegoaldeko tren saihesbidea
Hegoaldeko tren saihesbidea. ETBren bideo batetik ateratako irudia

Hegoaldeko tren saihesbidearen ikerketa informatiboa informazio publikora ateratzeko prozesua abiatu du, lehen fasean, Espainiako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu duenez. Ikerketak Seranteseko eta Olabeagako tunelak lotzeko bi alternatiba aurreikusten du. Bi kasuetan, trena lur azpitik igaroko litzateke zatirik handienean.

Eusko Jaurlaritzak egin du ikerketa informatiboa Euskal Trenbide Sarearen bitartez (ETS). Izan ere, Espainiako Sustapen Ministerioak, Ogasun eta Funtzio Publikorako Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak eta ADIF Espainiako Trenbide Azpiegituren Administratzaileak 2017ko uztailaren 12an sinatutako akordioaren arabera, Euskal Trenbide Sarea izango da azpiegitura horren lanak kudeatuko dituena.

Hitzarmenak bitan bereizten ditu Hegoaldeko tren saihesbidearen lanak. Lehen fasea, hain zuzen ere, ikerketa informatiboari dagokio.

Sustapen Ministerioak ohar bidez jakinarazi duenez, alternatibak proposatzerako garaian 2015eko beste ikerketa informatibo bat hartu dute oinarri gisa, "Olabeaga lotura" izeneko ikerketa informatiboak hain justu. Hortik abiatuta, ibilbidearen optimizazio bat egin da, epe tarte horretan aurkeztu diren alegazioak eta inguruan izan diren aldaketak aintzat hartuta.

Ikerketa informatibo horretan, Seranteseko eta Olabeagako tunelak lur azpitik lotzeko bi aukera jartzen dira mahai gainean, Bilboko Portutik joan-etorrian dabiltzan trenek sortutako eragozpenak gutxitzea helburu. Seranteseko tunela egikarituta dago.

Zehatz-mehatz esanda, mahaigaineratutako bi proposamen horietan trena lur azpitik igaroko litzateke, bi puntutan izan ezik: lehen aukeraren kasuan, Castaños eta Kadagua ibaien gurutzabidean; bigarren aukeraren kasuan, Kadagua ibaiaren gurutze-bidean.

Bi aukeren artean dagoen diferentzia nagusia Castaños ibaia gurutzatzeko moduan dago. Lehen aukeran, biadukto bat aurreikusten da; bigarrengoan, ubidearen azpitik egindako tunel faltsua.

Zure interesekoa izan daiteke

BARAKALDO  (BIKZAIA), 07/02/2026.- Aspirantes de la OPE de la 35ª promoción de la Ertzaintza, antes de entrar a la primera prueba, este sábado en el BEC de Barakaldo (Bizkaia). EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertzaintzaren lan eskaintzarako lehen probak atzerapenarekin hasi dira, espero baino jende gehiago aurkeztu baita

Aurreikusitakoa baino ordubete eta laurden geroago hasi dira azterketak, leku eta proba gehiago prestatu behar izan dituztelako; izan ere, hautagaien % 70 aurkeztu ohi dira, eta % 85etik gora bertaratu dira gaurkoan. Segurtasun Sailak ohar bidez azaldu duenez, sindikatuei eman diete jada gertatutakoaren berri, baina Legebiltzarrean agerraldia eskatu du azalpenak emateko.

El coordinador general de Podemos Euskadi, Richar Vaquero, con cargos y representantes de su partido.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elkarrekin Podemosek zuzenketak aurkeztuko dizkio turismo-zergari "progresiboa eta udalerrien errealitatera egokitua" izan dadin

Miren Echeveste Elkarrekin Podemosen Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaileak esan duenez, bere taldeak "jarrera ireki, arduratsu eta eraikitzailearekin" egingo dio aurre zerga honen negoziazioari, "aurreproiektua indartzeko eta herri eta hirietako bizitzarekin bateragarria den turismo eredu jasangarriago baterantz aurrera egiteko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X