Aste Santuaren inguruko egunetan greba deitu dute Air Nostrumeko pilotuek
Airelineetako Pilotuen Espainiako Sindikatuak (Sepla) 24 orduko lanuzteak erregistratu ditu, Air Nostrumen, sei egunetan: apirilaren 15, 16, 17, 22, 23 eta 24an. Aste Santuaren aurretiko eta ondorengo egunak dira. "Beste airelineetara ekoizpena desbideratzen ari delako" egingo dute protesta. Salatzen dutenez, konpainiak ez du betetzen langileekin hitzartutakoa.
2018ko azaroan ere lanuzteak egin zituen Seplak, arrazoi beragatik. Salatu dutenez, "desbideratze honek arriskuan jartzen ditu enpresaren etorkizuna eta pilotuen lan baldintzak".
Abenduan, hiru greba egunen ostean, Air Nostrumek eta Seplak zerbitzuak kanpora ateratzea % 20ra murriztea hitzartu zuten, eta Gabonetan ez zen lanuzterik izan. Enpresak, gainera, ATR tubohelize hegazkin guztiak berreskuratzearen konpromisoa hartu zuen.
Pilotuek salatzen dutenez, Air Nostrumek bi enpresa berri sortu zituen: Hibernian Airlines (Irlandan du egoitza), % 100ean berea dena, eta MedOps (Maltan du egoitza), % 50 da berea. Merkatu berriak irekitzea zen helburua, baina azkenean, matrikulazio aldaketa izan da hegazkinetan, enpresa berrientzako pilotu berriak kontratatuta. Air Nostrumekoek, bitartean, "esperientzia handiagoarekin eta kalitate estandarrekin", kanpoko merkatuak irekitzen dituzte.
"Arazoa da ekoizpena kentzen digutela eta merkatu berriak operatu ahalko dugula ez digute bermatzen. Beraz, pilotu askok enpresa uztea beste aukera ez dute", azaldu du Enrique Fajardo ordezariak.
Gainera, apirilaren 20tik aurrera, aireportuetako langileen –handling izenez ezagunak– greba deitu dute UGTk eta USOk. Laguntza zerbitzuak ematen dizkiete hegazkinei eta bidaiariei, enpresa desberdinetan. Estatu osoan 60.000 bat langile dira.
Greba "ilegala" eta "neurrigabea"
Valentziako airelinearentzat, greba "guztiz neurrigabea" eta "ilegala" da, eta arazoak sortuko ditu milaka bidaiariren oporretan.
Sindikatuek "hain neurri erradikala" erabiltzea deitoratu du, lan hitzarmena negoziatzen ari direnean eta soldatei eta ekoizpenei buruzko gaietan "jarrerak hurbildu" dituztenean. Kritikatu dutenez, "enpresak gai garrantzitsuetan amore eman duenean sindikatuaren aldarrikapen berriak etorri dira berehala".
Airelinearen arabera, "hitzarmena oztopatzen duen desadostasun nagusia" udan lan karga igotzea da. Seplak "uko egiten dio gehienez udako bi egun libreetan hegan egiteari, langile bakoitzak egunean 500 eta 600 euro artean kobratu arren".
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute Bilboko San Mameseko zabalgunean
Athletic-Betis partidaren atarian lan erregulazioa eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera borondatezko bajei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute eta zalantzak dituzte 301 langileek izena eman ote duten.
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.