'Brexit'arekin kaltetuko diren enpresa nafarrentzako finantziazioa eskainiko dute
Nafarroako Gobernuak, Sodena elkarte publikoaren bitartez, hitzarmena sinatu du Elkargirekin, brexitaren ondorioz kalteak jasango dituzten nafar enpresei epe labur-ertainean laguntza emango dien 10 milioi euroko finantzaketa-lerroa abian jartzeko.
Sodenak, Elkargiren bermeaz, 50.000 eta 500.000 euro bitarteko maileguak emango dizkie berehala hitzarmenean bildutako baldintzak betetzen dituzten enpresei.
Astelehen honetatik aurrera erabilgarri dagoen finantzaketa-ildo hori Erresuma Batuarekiko inportazio-esportazioko merkataritza-harreman zuzenak dituzten enpresek nahiz horien hornitzaile eta bezeroek erabili ahalko dute.
Hauxe da enpresa txiki eta ertainak nazioartekotzen laguntzeko beste neurri bat, Nafarroako Gobernuak lehentasunezko duen enpresa txiki eta ertainei laguntzeko politika ekonomiko orokorrarekin lerrokatuta dagoena, Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako lehendakariordeak jakinarazi duenez.
2018an, nafar enpresek Erresuma Batura egindako esportazioak 441,65 milioi eurokoak izan ziren. Inportazioei dagokienez, berriz, 118,32 milioi eurokoak izan ziren urte berean.
Enpresa onuradunak
Enpresa onuradunek Nafarroan egin behar dute beren jarduera ekonomikoa, eta helbide soziala, erabakitze-zentroa edo/eta jarduera-zentro bat, gutxienez, Foru Erkidegoan izan behar dute.
Halaber, Erresuma Batuko enpresekiko merkataritza jardueretan jardun behar dute edota bezeroen artean herrialde horrekiko merkataritzan diharduten enpresak izan behar dituzte, edota brexitaren ondorioz kaltetuak izan daitezkeen jarduera edo transakzio ekonomikoei lotutakoak.
Hauexek dira finantzatu ahal diren kontzeptuak: muga-tasak, jardueraren aldi bateko jaitsiera, ordainketen gerorapena, stocka badela bermatzeko merkantzia bolumen handiagoa erostea, ontzeko epealdi luzeagoak, etab. Bestela esanda, testuinguru ekonomiko-komertzial berriari loturiko maniobra-funtsaren finantzaketa.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.