KPI-AREN DATUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urte arteko inflazioa % 1ekoa izan da EAEn eta 1,3koa Nafarroan, maiatzean

Batez ere, elektrizitatearen merkatzeak eta erregaien garestitze murriztuak eragin dute prezioen jaitsiera.
elektrizitate dorreen argazkia
elektrizitate dorreen argazkia. Argazkia: Internet

Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urte arteko tasa % 1 hazi da maiatzean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), Espainiako Estatistika Institutuak gaur emandako datuen arabera.

Azken hilabetean, inflazioa zazpi hamarren jaitsi da EAEn, apirilekoa % 1,7koa izan baitzen; prezioak, berriz, % 0,8 igo dira. Lehen bost hilabeteotan % 1 hazi dira prezioak Gipuzkoan; % 0,9, Araban; eta, % 0,7, Bizkaian.

KPIaren datuak lurraldez lurralde aztertuta ikus daitekeenez, Gipuzkoan urte arteko inflazioa % 1,3koa izan da maiatzean. Araban eta Bizkaian, berriz, % 0,9koa izan da.

Garraioak (% 3,4), hotel, taberna eta jatetxeak (% 2,3), jantziak eta oinetakoak (% 1,2), etxeko gauzak (% 1,1), irakaskuntzak (% 0,8), komunikazioak eta elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,1) gora egin dute.

Medikuntzan (% 0,2) ez da aldaketarik izan, eta behera egin dute aisiarenak eta kulturak (% 0,8), etxebizitzak (% 0,5) eta alkoholdun edariak eta tabakoa (% 0,2).

Nafarroako KPIa

Nafarroan KPIa zortzi hamarren jaitsi da, % 1,3raino.

Espainiako Estatuan, urte arteko tasa % 0,8 murriztu da, apirilean baino zazpi hamarren gutxiago. Prezioak, berriz, % 0,2 igo dira Estatu mailan. Batez ere, elektrizitatearen merkatzeak eta erregaien garestitze murriztuak eragin dute prezioen jaitsiera.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X