KPI-AREN DATUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urte arteko inflazioa % 1,3koa eta % 1,6koa izan da EAEn eta Nafarroan otsailean

Azken hilabetean, berriz, prezioak % 0,4 eta % 0,3 hazi dira EAEn eta Nafarroan, hurrenez hurren. Batez ere, erregaien garestitzeak eragin du prezioen igoera.
Gasolindegi bateko hiru gasolina-hornigailu
2018ko KPI datuak EAEn eta Nafarroan. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urte arteko tasa % 1,3 eta % 1,6 hazi da otsailean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, hurrenez hurren, Espainiako Estatistika Institutuak gaur emandako datuen arabera.

Azken hilabetean, baina, prezioak % 0,4 eta % 0,3 hazi dira EAEn eta Nafarroan, hurrenez hurren.

Euskadin, elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 1,5), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,4), arropa eta zapata (% 0,9), garraioa (% 3,4), komunikazioak (% 1,6) eta hotel, taberna eta jatetxeak (% 1,8) alorrek eragin dute prezioen igoera. Nafarroan, berriz, etxebizitzaren prezioak igo dira gehien (% 3,2), eta aisiarenak eta kulturarenak behera egin dute (-% 0,4). Aisialdian eta kulturan % 1,5eko beherakada izan da.

Lurraldez lurraldeko datuei erreparatuta, Bizkaian urte arteko inflazioa % 1,2 hazi da otsailean, eta % 1,5, Gipuzkoan. Araban, berriz, gutxiago hazi da; % 1,2, hain zuzen ere.

Espainiako Estatuan, urte arteko tasa % 1,1 hazi da, urtarrilean izandakoa baino hamarren bat gehiago. Bestalde, prezioek gora egin dute erkidego guztietan, batez ere, erregaien prezioak garestitu egin direlako.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X