KPI-AREN DATUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urte arteko inflazioa % 1,5koa eta % 1,7koa izan da EAEn eta Nafarroan martxoan

Garraioen garestitzeak eragin du prezioen igoera EAEn. Nafarroan, berriz, jantzien eta oinetakoen prezioak igo dira gehien.
Dbus Donostia autobusak
Dbus Donostia autobusak. Argazkia: @dbusdonostia

Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urte arteko tasa % 1,5 eta % 1,7 hazi da martxoan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, hurrenez hurren, Espainiako Estatistika Institutuak gaur emandako datuen arabera.

Azken hilabetean, baina, prezioak % 0,4 jaitsi dira EAEn. Etxebizitza (% 0,9), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,6), eta komunikazioak (% 0,2) behera egin dute Euskadin. Irakaskuntzako prezioak ez zuen aldaketarik izan; eta, gainerakoetan igoerak izan ziren.

Nafarroan, berriz, jantzien eta oinetakoen (% 4,7) prezioak igo dira gehien. Garraioa (% 1), medikuntza (% 0,3), altzairuak (% 0,2), aisiarenak eta kulturarenak (% 0,1) igo dira. Ez dute aldaketarik izan alkoholdun edarien eta tabakoaren, irakaskuntzaren, eta hotelen, tabernen eta jatetxeen sektoreek.

Elikagaiak eta alkoholik gabeko edarietan (% 0,7 ), etxebizitzan (% 0,6) eta komunikazioa (% 0,3) sektoreetan, berriz, behera egin dute prezioek.

Espainiako Estatuan, urte arteko tasa % 1,3 hazi da, otsailean baino bi hamarren gehiago.


Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X