Urte arteko inflazioa % 1,7koa izan da EAEn eta % 2,1ekoa Nafarroan, apirilean
Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urte arteko tasa % 1,7 hazi da apirilean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta % 2,1 Nafarroan, Espainiako Estatistika Institutuak gaur emandako datuen arabera.
Azken hilabetean, inflazioa bi hamarren hazi da EAEn, martxokoa % 1,5ekoa izan baitzen; prezioak, berriz, % 1,0 igo dira.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta ikus daitekeenez, Gipuzkoan urte arteko inflazioa % 1,8 hazi da apirilean. Araban eta Bizkaian, berriz, gutxiago hazi da; % 1,6, hain zuzen ere.
Garraioak (% 4,7), hotel, taberna eta jatetxeak (% 2,4), etxebizitzak (% 2,2), jantziak eta oinetakoak (% 1,2), irakaskuntzak (% 0,8), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 0,6), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,4), etxeko gauzak (% 0,4), aisiarenak eta kulturak (% 0,3), medikuntza (% 0,2) eta komunikazioak (% 0,2) gora egin dute.
Nafarroako KPIa
Nafarroan KPIa lau hamarren igo da, % 2,1eraino. Estatuko erkidego inflazionistena izan da Nafarroa.
Prezioek ere lau hamarren gora egin zuten, Estatuko gorakadarik handiena ere (Aragoi eta Errioxarekin batera).
Garraioaren (% 4,4), hotelen, tabernen eta jatetxeen eta etxebizitza sektoreen (% 2,9), medikuntzaren (% 2,3), elikagaien eta alkoholik gabeko edarien (% 1,9), jantzien eta oinetakoen zein irakaskuntzaren (% 1,1), aisiarenak eta kulturaren (% 0,8) prezioak igo dira gehien.
Komunikazioa (% 0,4) sektorean, berriz, behera egin dute prezioek.
Espainiako Estatuan, urte arteko tasa % 1,5 hazi da, martxoan baino bi hamarren gehiago. Batez ere, Aste Santuko turismoak eragin du prezioen igoera.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.