20 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiuko aireportuan, lehen greba egunean
Lan kargaren gorakada salatzeko uda honetarako deitutako 18 greba egunetako lehenengoa dute gaur Bilboko Aireportuan (Loiu) Aenako eta Enaireko langileek. Aenako iturriek baieztatu dutenez, gutxienez 20 hegaldi bertan behera geldituko dira egunean zehar.
Bertan behera utzitako hegaldiak jatorria edo helmuga Madril, Bartzelona, Frankfurt, Munich, Paris eta Amsterdam dutenak dira.
Hala ere, Aenak ez du baztertzen egunean zehar hegaldi gehiago bertan behera gelditzea. Greba batzordeak egindako aurreikuspenen arabera, 26 hegaldi geldituko dira bertan behera lehen egun honetan.
% 100eko jarraipena, sindikatuen esanetan
Enpresa batzordeak jakinarazi duenez, lehen greba egun honetan % 100ekoa izan da jarraipena, goizeko txandan. "Sustapen Ministerioak gutxieneko zerbitzuen inguruan emandako ebazpenak babestuta ez zeuden bi hegaldi baimendu ditu" Bilboko Aireportuak, horren arabera, eta urraketa hori salatu egingo dutela esan du.
Gainerakoan, Sustapen Ministerioak babestu ez dituen hegaldiak bertan behera utzi dituzte "konpainia gehienek", sindikatuen esanetan, eta "Madril jomuga edo jatorria duten hegaldi batzuk" bertan behera geratuko direlakoan daude.
Ohar batean azaldu dutenez, "suhiltzaileak eta mantenu eta operazio lanetan dauden langileak" bakarrik batu dira gutxieneko zerbitzuetara.
Gainera, "objektu galduen eta erreklamazioen Aenako mostradoreak itxita daude, bidaiariei arreta ematen dieten langileen % 100k greba egin baitute".
Lan kargak gora egin duela salatu dute
Bizkaiko Aireportuko langileen batzarrak aurreko astean erabaki zuen egun osoko grebak egitea uztailaren 1ean, 7an, 14an, 21ean, 25ean, 28an eta 31n, eta 18:00etatik 00:00etarako lanuzteak uztailaren 15ean eta 24an. Halaber, egun osoko grebak egingo dituzte abuztuaren 4an, 11n, 15ean, 18an, 25ean eta 31n, eta sei orduko geldialdiak izango dira abuztuaren 1ean eta 14an. Azkenik, irailaren 1ean egun osoko greba egingo dute.
Guztira 169 dira grebara deitutako langileak, Enairekoak eta Aenakoak. CCOO, ELA, LAB eta USO sindikatuek deitutako protestarekin lan kargaren gorakada salatu nahi dute, hegaldi eta bidaiari kopuruak gora egin duelako.
Sustapen Ministerioak % 32ko zerbitzu minimoak ezarri ditu penintsulako gainerako hiriburuekiko loturetan, garraio publikoz 5 ordutik beherako bidaia egitea dagoen kasuetan, eta % 57ko zerbitzu minimoak hortik gorakoetan.
Era berean, zerbitzu minimoak % 100ekoak izango dira penintsulaz kanpoko lurraldeetara doazen hegaldien kasuan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.