KPIak ez du aldaketarik izan ekainean Hego Euskal Herrian
Maiatzeko datuekin alderatuta, kontsumoko prezioen indizeak (KPI) ez du aldaketarik izan ekainean, Euskal Autonomia Erkidegoan. Modu horretan, urteko batezbesteko tasa % 0,8koa da oraindik ere.
Iragan hilabetean, Estatuko autonomia erkidego guztietan egin zuen behera KPI tasak, eta EAEn izan zuen jaitsiera nabarmenena (bi hamarren, aurreko hilabetearen aldean).
Prezioen gorakada handiena, bestalde, Aisialdi eta Kultura sektorean izan da (% 2,1). Horrez gain, Besteak (% 0,3), Elikagaiak eta Edari ez alkoholikoak (% 0,6), Edari Alkoholikoak eta Tabakoa (% 0,4) eta Sendagaiak (% 0,1) sektoreetan ere gora egin dute prezioek.
Nafarroako datuak
Ekaineko datuei erreparatuz gero, EAE eta Nafarroa dira Estatuko urteko tasa altuenak dituzten erkidegoak: % 0,8 eta % 1.
Prezioen indizeari dagokionez, Nafarroan ere ez da aldaketarik egon, maiatzeko datuekin alderatuta.
Zehazki, Aisialdian eta Kulturan igo dira, batik bat, prezioak (% 2,3). Elikagaiak eta Edari ez alkoholikoak (% 0,9), Hotelak, Kafetegiak eta Jatetxeak (% 0,5) eta Etxeko tresneria (% 0,3) sektoreetan ere gorakada izan da.
Asteazken honetan Estatistika Institutu Nazionalak argitaratutako datuen arabera, Estatuan prezioek % 0,1 egin dute gora, maiatzetik ekainera. Urteko tasa, berriz, % 0,4an kokatu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Talgoren erosketaren ondoren, partzuergoko kideek Rivabellosako fabrika bisitatuko dute
Imanol Pradales lehendakaria eta Jose Antonio Jainaga enpresaria buru zirela, akziodun berriek Talgo enpresak Rivabellosan dituen instalazioak bisitatu dituzte. Denek uste dute operazioa funtsezkoa izan dela enpresaren jarduera eta enplegua sendotzeko, eta etorkizun oparoa iragartzen diote tren-enpresari.
Petronorreko greba bertan behera, enpresak bide judizialari uko egin ostean
Sindikatuek bertan behera utzi dute greba mugagabea, zuzendaritzarekin adostuta, 83 eguneko lanuztearen ondoren.
Europa osoko nekazariek Brusela hartu dute politika bateratuaren eta Mercosurrekiko akordioaren aurka protesta egiteko
Lehen ordutik, milaka traktorek eta nekazarik hiriko auzo europarra blokeatu dute, Europar Batasuneko erakundeen politiken aurka protesta egiteko. Poliziarekin ere istiluak izan dira. Europako nekazaritza-sektorea kontuan hartzeko eta kalterik ez egiteko eskatu dute.
EAEko ekonomiaren hazkundea % 2,1ekoa izango da datorren urtean, Confebasken arabera
Confebaskek aurreikusten du BPGa % 2,1 haziko dela 2026an Euskal Autonomia Erkidegoan, nahiz eta egun dauden "arriskuek" % 1,7 eta % 2,6 arteko tartean egotea eragin dezaketen. Inbertsioan eta enpleguan dinamismo txikiagoa izatea espero du Confebaskek.
Bizumen gaineko kontrol gehiago izango dira 2026an, baina profesionalei eta enpresaburuei eragingo die soilik
Zerga Agentziak ordainketa digitalei buruz jasotzen duen informazioa indartuko du 2026tik aurrera, Bizumekin egindako eragiketak barne, baina neurria jarduera ekonomikora mugatuko da eta ez du eraginik izango partikularren arteko trukeetan.
Abereak txertatzearen aldeko eta kontrakoak daude gurean, horrek ondorio ekonomikoak izan ditzakeelako
Nafarroako Gobernuak behi, zezen eta txekor guztiak txertatu nahi ditu, eta horren alde agertu da sektorea ere. EAEn, aldiz, hainbat abeltzain horren kontra agertu dira, txertoa jarriz gero, haragiaren prezioan eragina izango duelakoan. Alabaina, kasu bakar bat agertuko balitz, etxaldeko abelburu guztiak sakrifikatzea eragingo luke.
Medikuen sindikatuek ez dute onartu Osasun Ministerioaren azken eskaintza, eta negoziazio mahaia utzi dute
CESM eta ASM zentralek elkarrizketa "dinamitatzea" leporatu diote Osasun Ministerioari. Mobilizazio gehiago egingo dituztela iragarri dute.
Nekazarien protestek jarraitzen dute Ipar Euskal Herrian eta Frantzia osoan, dermatosi nodularraren auzia nola kudeatu den eta Mercosurren ituna salatzeko
Dozenaka nekazarik hainbat autobide moztu dituzte Frantziako Estatuan, tartean A-63a, Hego Euskal Herriko mugan.
ELAk, LABek eta Steilasek sektore publikoan euskaraz lan egin eta zerbitzua euskaraz emateko eskubidea bermatzeko eskatu dute
Euskararen aurkako oldarraldi judizialaren aurrean, alderdiei zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta arreta jasotzeko bermeak emango dituen lege bat exijitu diete. LABek EAJri eskatu dio ausarta izan dadin EH Bilduren proposamena babesteko. ELAk ere uste du EH Bilduren proposamena jeltzaleena baino hobea dela.
Nafarroak baimena eskatu dio EBri 120.000 abelbururi dermatosi nodularraren aurkako txertoa jartzeko
Aierdik azaldu duenez, azken egunotan gaitzaren bi foku atzeman ditu Frantziako Gobernuak, horietako bat, "Nafarroatik gertu dagoen eremu batean".