Emaitzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CIE Automotivek 150 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 14 gehiago

Autogintzarako osagaiak ekoizten dituen enpresaren arabera, "emaitza oso onak" dira egoera makroekonomiko zaila eta sektorearen moteltzea kontuan hartuta.
Ibilgailuentzako parking bertikala
2017an baino % 84 gehiago irabazi dute. Argazkia: pixabay.com

CIE Automotive automobilgintzako enpresak 150 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu 2019ko ekainera bitartean, aurreko urtean baino % 14 gehiago, hain zuzen.

Enpresak, halaber, 1.702,4 milioi euroko salmentak egin ditu ekainera arte, 2018ko lehen seihilekoan baino % 9,7 gehiago, hain zuzen.

Bestalde, ustiapeneko emaitza gordina 308 milioi eurokoa izan da, % 11 gehiago, automobilgintza enpresak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari astearte honetan jakinarazi dionez.

Jesus Maria Herrera CIE Automotiveko kontseilari delegatuaren esanetan, "emaitza oso onak" dira egoera makroekonomiko zaila eta sektorearen moteltzea kontuan hartuta.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X