Uztaileko datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urtebeteko inflazioa % 0,8koa izan da EAEn eta % 1ekoa Nafarroan

Urtea hasi zenetik, urtarriletik uztailera, % 0,3 igo dira prezioak EAEn. Foru Erkidegoan, KPIren maila Estatuko batez bestekoaren bikoitza da.
Erosketak merkataritza zentro batean. Argazkia: peexels

Urtebeteko tasa % 0,8koa izan da uztailean EAEn, aurreko hilabetean bezala, eta % 1ekoa izan da Nafarroan, aurrekoaren antzekoa.

Estatistika Institutu Nazionalak (INE) Kontsumo Prezioen Indizeari buruz gaur, asteartea, emandako datuen arabera, prezioek % 0,3 egin dute gora Euskadin urtea hasi zenetik.

Nafarroan, urtebeteko adierazlea % 1ekoa izan da uztailean, aurreko hilabetean izan zenaren antzekoa, baina Estatuko batez bestekoaren bikoitza, % 0,5ekoa baita.

Foru Erkidegoan urtebeteko tasan eragin handiena duten taldeak honako hauek dira, Estatistika Institutuaren arabera: Etxerako tresneria (% 1,8ko aldea izan du urtebetean, aurreko hilabetean baino % 1,4 gehiago) eta Garraioak (bost hamarren egin du gora, eta % 2koa da).

Bestalde, urtebeteko tasan eragin negatiboa izan dutenak Etxebizitza (-% 1,8, aurrekoan baino hiru hamarren gutxiago) Elikadura eta alkoholik gabeko edariak (-% 1,2), eta Jantziak eta zapatak (-% 0,9) izan dira.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X