Munduko herrialde gehienetan atzeraldi ekonomikoa izango dela ohartarazi du NDFk
Kristalina Georgieva Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendari berriak ohartarazi du munduko herrialdeen % 90 atzeraldi ekonomikoan sartuko direla aurten.
Georgievak gaur egin du bere lehen agerraldia NDFko zuzendari gisa, Christine Lagardek utzitako kargua hartu zuenetik. Lagarde Europako Banku Zentraleko presidente berria izango da.
"2019an, hazkundea geldoa izango da munduko herrialdeen % 90ean. Munduko ekonomia atzeraldi sinkronizatuan sartu da", adierazi du Washingtonen, NDFren egoitzan, eskaini duen hitzaldian.
Ekonomialari bulgariarrak esan duenez, "geldialdia orokorra da eta, ondorioz, aurten azken hamarkadako hazkunderik motelena izango dugu; zenbakiek egoera konplexua aurreikusten dute", erantsi du.
NDFk eta Munduko Bankuak astebete barru egingo dute urteko batzar nagusia. Nazioarteko ekonomia ministroek eta mundu osoko banku zentraletako zuzendariek hartuko dute parte bileran eta orduan emango dituzte datu zehatzagoak.
Alabaina, Georgievak aurreratu du joan den uztailean iragarritakoak baino baxuagoak izango direla aurreikuspen ekonomikoak. 2019an, ekonomiaren hazkundea % 3,2koa izango zela, eta 2020an %3,5ekoa, iragarri zuten orduan.
NDFko zuzendariaren arabera, Ameriketako Estatu Batuetako, Japoniako eta euro-guneko ekonomia aurreratuak "ahultzen ari dira". Goraka egiten ari diren merkatuen kasuan -Indian edo Brasilen, esaterako-, atzeraldi ekonomikoa nabarmenagoa izango dela ohartarazi du.
Txinaren hazkunde ekonomikoa, berriz, "pixkanaka-pixkanaka behera egiten ari da, urte askotan goraka ibili ostean".
Geldialdi ekonomikoaren arrazoi nagusien artean, Georgievak ondoko hauek aipatu ditu: Txina eta Ameriketako Estatu Batuen arteko merkataritza gerra, gatazka geopolitiko ezberdinak eta balizko brexit-a.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.