Finantzen Euskal Kontseilua gaur batzartuko da, diru-bilketa aztertzea xede
Finantzen Euskal Kontseiluak ostiral honetan egingo du urriko bere ohiko bilera, 2019an foru-ogasunek egindako diru-bilketaren martxa aztertzeko. Ekitaldi honetarako aurreikuspena da diru-sarrerek % 3,8 egitea gora, baina abuztuko datuak aztertuta (horiek dira eskuragarri dauden azkenak), helburu hori urrun dago oraindik.
Hauek izango dira bertan: Pedro Azpiazu, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomia sailburua; Ramiro Gonzalez, Unai Rementeria eta Markel Olano, Arabako, Bizkaiko, eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak, hurrenez hurren; eta Gorka Urtaran, Eudeleko presidentea. Gasteizen batzartuko dira, 2019ko diru-bilketaren aurreikuspenak itxi eta 2020koak zehazteko.
Diru-bilketaren abuztura arteko datuekin, eta ekitaldia amaitzeko lau hilabete falta badira ere, zaila dirudi % 3,8ko helburua lortzea; izan ere, aurten orain arte izan den hazkundea % 1,3koa da, urte osorako aurreikusitako % 3,8ko hazkundetik oso urrun.
Iazko urrian iragarri zutenez, helburua da 15.265,4 milioi biltzea 2019ko abenduaren 31rako (horixe da azken kalkulu ofiziala). Horretarako, baina, foru ogasunek 5.800 milioi baino gehiago bildu beharko dituzte irailetik abendura arte.
Nazioartean, ziurgabetasuna
Nazioartean dagoen ziurgabetasunak ere ez du laguntzen helburu hori gauzatzen. Kanpoko bi faktore dira kezkagarrienak: balizko akordiorik gabeko brexit batek izango lituzkeen ondorioak, eta AEBk iragarritako muga-zergak. Igoera horren eragina 7,6 milioi bat eurokoa izango litzateke Euskadin, gauzatuz gero. Gainera, dezelerazio-zikloa iritsiko omen da ekonomiara.
Horrek guztiak eragina izango du datorren urteko bilketen aurreikuspenetan. Finantzen Euskal Kontseiluak ostiral honetan emango du jakitera zeintzuk diren aurreikuspen horiek, eta euskal ekonomiaren bilakaeran ere izango du eragina.
Eusko Jaurlaritzaren azken aurreikuspenaren arabera, Barne Produktu Gordinak % 2,3 egingo du gora aurten eta % 2 datorren urtean. Irailaren amaieran, baina, lehendakariak berak esan zuen litekeena dela ekitaldi honetan % 2,2 egitea gora.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.