Espainiako ekonomia % 0,4 hazi da hirugarren hiruhilekoan
Espainiako ekonomia % 0,4 hazi da hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan bezala. Gauzak horrela, hiru urtetan izan duen gorakadarik txikiena izan du, Espainiako Estatistika Institutuak ostegun honetan argitaratu dituen datuen arabera.
Urte arteko datuei erreparatuz gero, BPGa %2 hazi zen hirugarren hiruhilekoan, aurrekoan bezain beste. Horrenbestez, Espainiako Gobernuak urte honetarako zuen helburua (% 2,1) baino hamarren bat gutxiago lortu du.
Hirugarren hiruhilekoko datuak aurrean izanda, Espainiako ekonomiak 23 hiruhileko jarraian metatu ditu urte arteko tasa positiboak, eta, orain arteko % 0,4ko hazkundearekin, 24 hiruhileko jarraian pilatu du goranzko joera.
Izan ere, uztaila eta iraila bitartean, kontsumoa eta inbertsioa hobetu ziren, esportazioek behera egin bazuten ere. Kontsumoari dagokionez, gastua % 1 handitu zen epe horretan, hau da, bigarren hiruhilekoan baino bederatzi hamarren gehiago. Testuinguru horretan, familien kontsumoa % 1,1 egin zuen gora, 2017ko lehen hiruhilekotik izandako gorakadarik handiena, hain zuzen ere.
Alabaina, etxebizitzetan egindako inbertsioa % 2,6 jaitsi zen hirugarren hiruhilekoan. Inportazioek, ordea, lau hamarren bikoiztu zuten hazkunde-erritmoa, % 1,3ra arte.
Bost urtetan izandako gorakadarik txikiena izan du enpleguak
Enpleguaren kasuan, Espainiako Estatistika Institutuak ziurtatu du aldagai hori, lanaldi osoko lanpostuei dagokienez, % 0,1 hazi zela uztailetik irailera bitartean.
Urte arteko tasari dagokionez, enpleguak % 1,8 egin du gora, aurreko hiruhilekoan baino zazpi hamarren gutxiago, hau da, urte batean lanaldi osoko 332.000 lanpostu inguru sortu dira. Urte arteko hazkunde hori, 2014ko hirugarren hiruhilekotik izan den tasarik txikiena da.
Uztailetik irailera bitartean, eraikuntzaren eta zerbitzuen sektoreetako lanpostuek % 2,2 eta % 1,9 egin zuten gora, hurrenez hurren. Industrian, berriz, 1,2 puntukoa izan zen gorakada hori, % 2,6ra arte. Alabaina, nekazaritzak enplegua galdu zuen zazpigarren hiruhilekoz jarraian, eta bigarren hiruhilekoan baino nabarmenago, urte arteko beheraka % 1,7koa izan baitzen.
Testuinguru horretan, soldatapekoen ordainsariak % 5,2 igotzetik % 4,6 igotzera igaro ziren lanean dauden herritarren kopuruaren bilakaeraren ondorioz, eta, batik bat, soldata dutenen batez besteko ordainsariaren bi hamarren jaitsieraren ondorioz (% 2,4tik % 2,2ra).
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.