EAEko ekonomia % 2,2 hazi da bigarren hiruhilekoan, baina BPGaren igoera murriztu da
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordinak (BPG) % 2,2ko hazkundea izan du 2019ko bigarren hiruhilekoan aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, eta % 0,6koa urteko lehen hiruhilekoaren aldean. Bi hazkunde tasak aurreko hiruhilekorako zenbatetsitakoen berdinak dira. Halaber, enpleguak % 1,7 egin du gora bigarren hiruhilekoan urte arteko tasan, eta % 0,5 hiruhileko artean, Eustat estatistika erakundeak jakinarazi duenez.
Urteko bigarren hiruhilekoko hazkunde tasek aurreko uztailaren 30eko kontuen aurrerapenean zenbatetsitako bilakaera berresten badute ere, BPGaren urte arteko tasa hamarreko bat murriztu da.
EAEko lurralde historiko bakoitzeko BPGaren bilakaerari dagokionez, urte arteko hazkunderik handiena Gipuzkoan izan da, % 2,5eko gehikuntzarekin, eta ondoren, Bizkaian, % 2,1ekoarekin. Araban izan da hazkunderik txikiena, eta 2019ko bigarren hiruhilekoko BPGa 2018ko bigarren hiruhilekokoa baino % 1,8 handiagoa izan da. Urteko lehen hiruhilekoaren aldean, Gipuzkoa % 0,7 hazi da, Bizkaia % 0,6 eta Araba % 0,5.
Enplegu mailei dagokionez, lanaldi osoaren baliokide diren lanpostuetan neurtuta, oro har, enpleguak % 1,7 egin du gora 2019ko bigarren hiruhilekoan, urte arteko tasan (lehen hiruhilekoan baino hamarren bat gutxiago), eta % 0,5 hiruhileko artean (lehen hiruhilekoan hazi zena baino bi hamarren gehiago).
Urteko lehen hiruhileko datuekin alderatuta, sektore guztietan lanpostuak sortu dira: lehen sektorean % 0,5eko hiruhileko arteko tasa positiboa eman da, industrian % 0,4koa, eraikuntzan %1,1ekoa eta zerbitzuetan % 0,5ekoa.
Eskaintzaren ikuspegitik, 2019ko bigarren hiruhilekoko BPGren urte arteko hazkundea jarduera sektore guztietan izandako bilakaera positiboaren ondorio da -lehen sektorean izan ezik-. Zerbitzu sektorea eta eraikuntza nabarmendu dira; industriak hazkunde txikiagoa erregistratu du, hirugarren hiruhilekoz jarraian.
Lehen sektoreak bilakaera negatiboa erregistratu du, eta, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, % 0,1 murriztu da balio erantsia. Hala ere, aurreko hiruhilekoaren aldean, bilakaera positiboa da, hiruhileko arteko % 2,5eko hazkundea izan baita.
Industria sektoreak % 0,8ko urte arteko hazkunde tasa izan du bigarren hiruhilekoan, aurreko bi hiruhilekoetan hautemandako tasak baino pixka bat handiagoa, baina azken bost urteetan zenbatetsitako bilakaeraren azpitik. Hiruhilekoen datuak kontuan hartuz, hazkunde horrek % 0,6ko tasa dakar. Manufaktura industriaren bilakaera industria osoa baino hamarren bat azpitik kokatu da, hala urte arteko datuei nola hiruhileko arteko datuei dagokienez.
Eraikuntza sektoreak aurreko hiruhilekoetan baino dinamismo txikiagoa erakutsi badu ere, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, % 2,9 hazi da. Hiruhileko arteko hazkundea % 0,2koa dela kalkulatu da.
Zerbitzu sektorea etengabe hazi da jarduerako hiru azpisektoreetan. Oro har, 2018ko bigarren hiruhilekoaren aldean % 2,6 hazi da eta, 2019ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, % 0,5. Merkataritza, ostalaritza eta garraio adarrak erakutsi du dinamismorik txikiena, hiruhilekoan izan duen hazkundea aurreko hiruhilekoetan izandakoa baino pixka bat txikiagoa delako; urte arteko datuak hartuz, adar hori % 2,5 hazi da eta, hiruhileko arteko datuak hartuz, % 0,5.
Bestalde, eskaeraren ikuspegitik, urte arteko datuei dagokienez, kanpo sektoreak BPGren hazkundean izandako ekarpen positiboa nabarmendu da urteko bigarren hiruhilekoan. Hori gertatu da barne eskaeraren urte arteko hazkundea (% 2,0) BPGaren urte arteko hazkundea (% 2,2) baino txikiagoa delako, neurri handi batean kapital eraketa gordinak indarra galdu duelako. Esportazioek eta inportazioek jokabide positiboa izan duten arren, esportazioak inportazioak baino gehiago hazi dira (% 2,8 eta % 2,6, hurrenez hurren).
Familia etxeen azken kontsumoko gastuak edo kontsumo pribatuak urte arteko hazkundeko profila pixka bat moteldu du, % 1,9ko aldakuntza tasa emanez (2019ko lehen hiruhilekoan ikusitako % 2,2rekin alderatuta). Hiruhileko arteko datuak % 0,3 hazi dira, aurreko hiruhilekoan hazi zena baino hamarren bat azpitik.
Bestalde, kapital eraketa gordinak edo inbertsioak dezelerazio bat izan du 2019ko bigarren hiruhilekoan, %2,5eko urte arteko hazkunde tasa erakutsiz, aurreko hiruhilekotan hautemandakoak baino txikiagoa; urteko lehen hiruhilekoaren aldean %0,3 egin du atzera.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.