Abuztuko datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urtebeteko inflazioa % 0,6koa izan da EAEn eta % 0,9koa Nafarroan

Urtea hasi zenetik, urtarriletik abuztura, % 0,3 igo dira prezioak EAEn. Azken hilabetean, batez ere, elektrizitatearen prezioa jaitsi da.
Erosketak merkataritza zentro batean. Argazkia: peexels

Urtebeteko tasa moteldu eta % 0,6ra heldu da abuztuan EAEn; besteak beste, elektrizitatea merkatu izanak eraginda. Prezioak, berriz, aurreko hilabetearen antzera gelditu dira.

Estatistika Institutu Nazionalak (INE) Kontsumo Prezioen Indizeari buruz gaur, ostirala, emandako datuen arabera, aurreko hilabetean baino bi hamarren gutxiago hazi da inflazioa EAEn, uztailean % 0,8koa izan baitzen.

Prezioak egonkor mantendu dira Gipuzkoan, % 0,1 jaitsi dira Bizkaian eta % 0,1 igo dira Araban. Urtebeteko adierazleak % 0,4 igo dira Gipuzkoan; % 0,3, Bizkaian; eta % 0,2, Araban. EAEn, berriz, prezioek % 0,3 egin dute gora urtea hasi zenetik.

Nafarroan, urtebeteko adierazlea % 0,9koa izan da abuztuan, aurreko hilabetean izan zena baino hamarren bat gutxiago.

Estatu mailan, abuztuan, urtebeteko tasa % 0,3koa izan da, aurrekoan baino bi hamarren gutxiago. Prezioak % 0,1 jaitsi dira.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X