EAEko ekonomia aurreikusitakoa baino gutxiago haziko dela uste du Laboral Kutxak
2019an eta 2020an Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomia uztailean aurreikusitakoa baino hamarren batzuk gutxiago haziko dela uste du Laboral Kutxak. Izan ere, EAEko ekonomia aurten % 2,2 eta datorren urtean % 2,1 haziko zela zuen orduan. Dena dela, Espainiako ekonomiaren aurreikuspenaren gainetik egongo dela iragarri du kreditu kooperatibak. Ildo horretatik, Euskadin enplegua sortzen jarraitzea espero du, baina, gaur egungo joera aztertuta, biurteko horretan ez direla 28.000 lanpostu berri sortuko uste du.
Zehazki, ADYPE Euskadiko Zuzendari eta Profesionalen Elkarteak Bilbon egindako gosari-solasaldian eman du Laboral Kutxak horren berri. Joseba Madariaga Laboral Kutxako Ikerketa Saileko zuzendariak eta Oriol Aspachs Caixabankeko Ikerketa zuzendariak EAEko, Espainiako, Europako eta mundu osoko egoera ekonomikoa aztertu dute, eta bat etorri dira esaten dezelerazioa egon arren ez dela atzeraldirik egongo.
Joseba Madariagak azaldu duenez, EAEko eta Espainiako ekonomiak, euroguneko herrialde nagusien batezbestekoa baino gehiago haziko dira.
EAEko ekonomiaz Madariagak adierazi duenez, datuek erakusten dute dezelerazioa gertatzen ari dela, "gainerako eskualdeetan gertatzen ari denarekin bat etorriz". Arrazoi horregatik, uztailean 2019rako (% 2,2) eta 2020rako (% 2,1) egindako aurreikuspenak hamarren batzuk egingo du behera abenduan. Dena dela, Europan baino hazkunde handiagoa espero du Estatuan.
Kreditu-kooperatibak uztailean aurreikusi zuenez, 28.000 lanpostu sortuko dira EAEn 2019-2020 biurtekoan, eta aurreikuspenaren hamarren batzuen jaitsierak "datorren urterako enpleguaren hazkunde-aurreikuspena zuzendu dezake", baina lanpostuak sortzen jarraituko dira, Madariagaren arabera, EAEko ekonomia % 1,5 baino gehiago haziz gero, eta hori horrela izango dela uste du. Gainera, langabezia-tasak ez du behera egingo "azken hiruhilekoetan egin duen erritmo berean", ohartarazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.
Albiste izango dira: Saretzen mugikortasunari buruzko azterlana, Osakidetzako inoizko LEP handiena eta "Mitoaroa III"
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Nafarroak etxebizitza berrien stocka agortu zuen 2025eko amaierarako, eta Euskadik % 0,23ra murriztu zuen
Urte amaieran, 2.502 etxebizitza zeuden saldu gabe Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Espainiar Estatuan, berriz, saldu gabeko etxebizitza berrien stocka 452.670 etxebizitzakoa izan zen.