Iberdrolako segurtasun arduraduna inputatuta, Villarejorekin egindako kontratuengatik
Manuel Garcia Castellon Auzitegi Nazionaleko epaileak Antonio Asenjo Iberdrolako segurtasun arduraduna inputatu du asteazken honetan, ustez enpresa horrek Jose Manuel Villarejo komisario ohia kontratatu zuelako Florentino Perezen jabetzakoa den ACS konpainiari espioitza lanak egiteko.
EFE albiste-agentziak aipatutako iturri judizialek baieztatu dutenez, ustez Iberdrolak Villarejoren enpresei egindako kontratuak ikertzeko irekita dagoen Tandem auziko 17. piezaren baitan ikertu gisa deklaratzera deitu nahi du epaileak Iberdrolako segurtasun arduraduna, eroskeria eta sekretuak agerraraztea leporatuta.
Testuinguru horretan, abenduaren 3an eta 4an, Auzitegi Nazionaleko epaileak Iberdrolarekin sinatutako ustezko kontratuen inguruan galdekatuko ditu Villarejo bera eta Rafael Redondo abokatua.
Duela aste batzuk, auzi horretan akusazio partikular gisa aurkezteko erabakia hartu zuen Florentino Perez ACSko eta Real Madrileko presidenteak, zenbait hedabide digitalek xantaia egiteko eta konpainia elektrikoaren administrazio-kontseiluan egoteko nahia geldiarazteko asmoz Iberdrolak Villarejo kontratatu zuela zabaldu ostean.
Ohar batean, ACSk azaldu zuen ekintza horien atzean egongo liratekeen erantzuleen aurka neurri penalak eta zibilak hartzen saiatzen ari direla: "Horien artean, Iberdrolako presidentea, Villarejo komisario ohia eta delituzko jarduera horretarako bitarteko gisa erabili ahal izan diren hedabideak egon litezke".
Urriaren azken astean, Iberdrolak espioitza-lan horiek kontratatu ote zituen ikertzeko pieza sekretu bat ireki zuen Garcia Castellon epaileak, auziaren baitan.
Iberdrolak epaile bat zelatatzeko Villarejo kontratatu zuela argitaratu ondoren ireki zuen pieza hori. Horren arabera, konpainia elektrikoaren interesen aurkako plataformetan infiltratzeko agindua eman zioten, Cofrenteseko zentral nuklearreko enpresa batzordeko kideak jipoitzeko edota enpresaren kudeaketarekin jarrera kritikoa agertu zuen akziodun bat ikertzeko.
Iberdrolak aitortu zuen 2018ko azaroan irekitako bi barne-ikerketek eta 2019ko uztailean irekitako beste batek ondorioztatu zutela Villarejo kontratatu zutela 2004. eta 2017. urteen artean, Segurtasun Korporatiboko Zuzendaritzarekin lotutako 17 zerbitzu arruntetarako.
Gainera, Iberdrolaren arabera, lan horiek kontratatzeko eta ondoren ordaintzeko prozesuan konpainia elektrikoaren barne kontrol eta prozedura guztiak behar bezala bete zirela ondorioztatu zuten, Ignacio Sanchez Galan buru zenean.
Urriko bigarren astean, konpainia energetikoak barne ikerketa "berri eta sakona" abiatzea erabaki zuela iragarri zuen, Villarejori buruz argitaratutako azken informazioen egiazkotasuna argitzen saiatzeko eta konpainiaren kode etikoa urratu ote zen argitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuek greba egingo dute, Aste Santuaren ateetan
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.