Protesta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Gizarte laguntzen murrizketengatik' ikatza banatu dute Barakaldon

Berri-Otxoak plataformak ikatza utzi du Barakaldoko Udalean, "alkatearen soldata % 4,2 igotzeagatik, Gizarte Ekintzaren aurrekontua % 17,5 murrizten duen bitartean".

Barakaldoko (Bizkaia) Berri-Otxoak bazterkeriaren aurkako eta eskubide sozialen aldeko plataformako kideek Olentzeroz jantzita ikatza utzi dute Udalean, astelehen honetan: "alkatearen soldata % 4,2 igo da, eta Gizarte Ekintzaren aurrekontua, berriz, % 17,5 murriztu da".

Berri-Otxoak plataformak gogor kritikatu ditu Udaleko 2020rako aurrekontuak. "Gizarte Ekintzaren aurrekontua % 17,5 jaitsiko da eta 9,81 milioi euro izango ditu", esan dute. Gainera, "bosgarren urtez, gizarte laguntzetarako dirua 960.000 eurotan izoztuta geratu da, eta horiek normalean urtea amaitu baino hiru hilabete lehenago agortzen dira", salatu dute.

Plataformaren arabera, "eskandalu larria da", izan ere, "alkatearen soldata igotzeko erabaki lotsagabearekin batera dator gizarte ekintzetara bideratutako diru kontuaren jaitsiera". Hala, azaldu dutenez, aurrekontuek "3.689,19 euroko igoera jasotzen dute udal arduradun gorenaren ordainsarietarako, hau da, % 4,2ko igoera, eta urteko ordainketa 92.184,21 eurora iristen da; horietatik 76.387,99 oinarrizko soldata dira, eta 15.796,22 Gizarte Segurantzako kuota".

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X