Finantzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kutxabanken irabaziak % 6 egin du gora 2019an: 352,2 milioi euro

Hipoteka maileguen kontratazioak % 24,3 egin du gora eta kontsumorako maileguen kontratazioak % 12,3. 'Online' jarduten duten erabiltzaile digitalen kopurua % 43ra igo da.
Kutxabanken irabaziak % 6 egin du gora 2019an. EiTBko bideo batetik ateratako artxiboko irudia.
Kutxabanken irabaziak % 6 egin du gora 2019an. EiTBko bideo batetik ateratako artxiboko irudia.

Kutxabank Taldeak 2019. urtea 352,2 milioi euroko mozkin garbi trinkoarekin amaitzea lortu du, aurreko urtean lortutako irabazia % 6 handituta, beraz, ohar batean konpainiak jakitera eman duenez.

Erakundeko zuzendaritza taldeak Gasteizko Europa Biltzar Jauregian izan duen bileran aurkeztu dute 2019ko jardueraren balantzea, gaur goizean. Bilera honetan Gregorio Villalabeitia presidenteak eta Javier Garcia Lurueña kontseilari delegatuak ekitaldiko gertaera nagusiak aztertu ondoren, aurten izango dituzten helburuak finkatu dituzte.

Txikizkako sarearen kreditu-inbertsio produktiboa "nabarmen" hazi da, % 2, eta 2012tik lehen aldiz, sarearen orotarako kreditu-inbertsioa positiboan dago.

"Zalantzarik gabe, ekitaldiko alderdirik deigarrienetako bat" hipoteka maileguen kontratazioetan izandako % 24,3ko igoera izan da. Kontsumorako maileguen kontratazioak ere % 12,3ko garapen positiboa izan du.

"Ekitaldiko ezaugarri nagusietakoa" berankortasunaren murrizketa izan da. Zalantzazko aktiboak 364 milioi eurotan jaitsi dira, eta ondorioz Kutxabank Taldearen berankortasun ratioa "hobetu egin" da. Gertakizun dauden arriskuak aintzat izanik % 2,98an kokatu da.

Bestalde, aseguruen negozioak "beti bezala" eman duen bultzada gehitu zaie, alor honek marjina gordinari 141 milioi euroko ekarpena egin baitio, aurreko urtean baino % 4 handiagoa.

"Kutxabank Taldeak irtenbide teknologiko berriak gaitzearen eta bere bezeroen esperientzia digitala hobetzearen alde egindako apustuak isla nabarmena izan du online negozioaren hazkunde handian", 2019an bikoitza baino gehiago hazi baita haren eragiketa kopurua.

Azken ekitaldian, batez ere 'online' jarduten duten erabiltzaile digitalen kopurua % 43ra igo da.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X