Euskal Autonomia Erkidegoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ekonomiak % 2,2 egin du gora 2019an, Eusko Jaurlaritzak aurreikusitakoa

Bestalde, enpleguak % 1,6 egin du gora; izan ere, 15.335 lanpostu sortu dira. Hala ere, ekonomiaren hazkundea 2018an (% 3) baino zortzi hamarren txikiagoa izan da.
Ekonomiak % 2,2 egin du gora 2019an, Eusko Jaurlaritzak aurreikusitakoa. Artxiboko irudia: EiTB
Ekonomiak % 2,2 egin du gora 2019an, Eusko Jaurlaritzak aurreikusitakoa. Artxiboko irudia: EiTB

Ekonomiak % 2,2 egin zuen gora iaz, Eusko Jaurlaritzak aurreikusitako portzentajea, hain zuzen ere. Bestalde, enpleguak % 1,6 egin du gora; izan ere, 15.335 lanpostu sortu dira.

2019ko laugarren hiruhilekoko eta urte amaierako datuen berri eman du Eustatek. Dagoeneko urtarrilean emaitzak aurreratu zituen, eta orain baieztatu egin ditu.

Urteko laugarren hiruhilekoan, EAEko Barne Produktu Gordinak % 2,2 egin zuen gora 2018ko epe berdinarekin alderatuta.

Ekonomiaren hazkundea 2018an (% 3) baino zortzi hamarren txikiagoa izan da. Honenbestez, bosgarren urtez jarraian % 2aren gainetik hazi da ekonomia Euskal Autonomia Erkidegoan.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X