Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ia 187.000 langileri eragiten diete aldi baterako lan-erregulazioek EAEn

Espediente gehien Bizkaian izan dira, 13.456 guztira, eta 88.659 langileri eragiten diete.
Hiru langile Bilbon
Hiru langile Bilbon. Argazkia: EFE

Aldi baterako lan-erregulazio batek eragindako langileen kopurua 186.955era igo da EAEn, hau da, 1.828 langile gehiago daude Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak joan den ostegunean emandako azken datuarekin alderatuta.

Datuen arabera, 26.523 aldi baterako lan-erregulazio aurkeztu dira Eusko Jaurlaritzaren aurrean, aurreko zenbaketan baino 147 espediente gehiago.

Lurraldeka, Bizkaian 13.456 espediente aurkeztu dira, 88.659 langileri eragin dietenak; Gipuzkoan 9.230 aurkeztu dira 60.273 langilerentzat; eta Araban 3.837 espediente erregistratu dira, 38.023 pertsonari eragin dietenak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAErako zerga turistikoa onartzeko aurreproiektua, martxan: eguneko 7,5 eurorainokoa izan daiteke

Egonaldi turistikoen gaineko zerga udarako indarrean izatea aurreikusten dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiek. Hori bai, udalerri denetan ez da aldi berean indarrean sartuko, batzar nagusiek zerga onartu eta foru araua lurralde bakoitzeko agerkari ofizialetan argitaratu ostean, udalek sei hilabeteko epea izango dutelako udal-ordenantzak egokitzeko. Udalerri bakoitzari dagokio zerga kobratzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X