Michelinek irailaren 15era arte luza daitekeen 70 eguneko lan-erregulazioa adostu du
Michelin pneumatikoen fabrikatzaileak irailaren 15era arte luza daitekeen 70 eguneko bigarren aldi baterako lan-erregulazioa onartu du, honek, Estatuan dituen 7.500 langileri eragingo dielarik. Gasteizko lantegiko 3.500 langileri eta Lasarteko (Gipuzkoa) lantegiko 500 behargini eragingo die.
Lan-kontratuak etetearen prozedura kolektiboaren ondorioz, koronabirusaren pandemiak jardueretan eragindako galerei aurre egin nahi dio enpresak. Kamioientzat pneumatikoak egiteko jarduera % 30 jaitsi dela, eta autoentzat egiten diren pneumatikoena %70 murriztu dela adierazi du fabrikatzaileak.
Aldi baterako lan-erregulazioaren baldintzak, jai egunak, garrantzi bereziko egunak eta bestelakoak, negoziaketa mahaian egin diren lau bileretan erabaki dira, CCOO eta UGT sindikatuek jakinarazi dutenez, komunikatu ezberdinen bitartez. Lan-erregulazioak ezingo du irailaren 15a baino haratago joan.
"Lanpostuak bermatzea izan da lehentasuna. Akordioan, hitzarmen kolektiboan azaltzen den guztia errespetatuko dela argi geratu da, lanpostuak mantendu eta berrituko direlarik, azaldu dio EFE Agentziari Jose Ignacio Leniz Michelineko CCOO sindikatuko idazkari nagusiak.
Maiatzaren 18an hasiko da aldi baterako lan-erregulazioa, Aranda de Duero (Burgos), Lasarte (Gipuzkoa), Valladolid eta Gasteizko lantegietan. Ekainaren 1etik aurrera gehituko dira lan-erregulaziora Almeriako Esperientzia Zentroa, Tres Cantoseko (Madril) merkataritza-guneko lantegia, Illescaseko (Toledo) banaketa zentroa, eta Valladolideko Ohiko Bulegoak.
Akordioarekin bat, Michelinek bermatu egiten ditu langile bakoitzaren soldataren % 80 arte iristeko diru-laguntzak, Estatuko Lan Zerbitzu Publikotik jasotakoa portzentaje horretara ez bada iristen. Lan-erregulazioak ez die eragingo urteko oporren sortzapenei, ezta udako soldata estrari. Uztailaren 1etik aurrera aplikatzen diren aldi baterako lan-erregulazioetako txanden soldata estraren sortzapenei soilik eragingo die.
Aldi baterako lan-erregulazioak ez die eragingo errelebo kontratuan eta erretiro prozesuan dauden langileei, ezta aitatasun edo amatasun baimenak dituztenei, edoskitzaroan daudenei, edota eszedentzia boluntarioa eskatuta dutenei. Instalazioen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren langileei eta ekainaren 30etik aurrera langabezia laguntza jasotzeko aukera duten langileei ere ez die eragingo.
Bestalde, LAB sindikatuak ez du lan-erregulazio hau onartu, soldata baxuenak dituzten sektore ahulenei eragingo baitie, eta azpikontratetako langileek ez baitute inolako bermerik. CCOO, CSI eta UGT sindikatuek zuzendaritzarekin lortu duten akordioari buruz, hauxe esan du LABek: "Akordio honek ez ditu lanpostuak bermatzen etorkizunean ezta epe ertainean". Gainera, kritikatu egin du LAB aldi baterako lan-erregulazioaren jarraipenetik kanpo utzi izana, Lasarteko lantegian ordezkari gehien dituen sindikatua izanda.
Zure interesekoa izan daiteke
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.
HLREk Megapark merkataritza-gunea saldu dio NEPI Rockcastleri, 254 milioi euroren truke
Akordio honek, NEPI Rockcastlek Europako merkataritza-zentroen sektorean duen presentzia indartuko du, eta Bizkaian erreferentziazko aktibo nagusietako bat gehituko dio bere merkataritza-ondareari.
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.