CAFek 35 milioi euro galdu zituen 2020ko lehen seihilekoan
CAF enpresa gipuzkoarrak 35 milioi euro galdu zituen 2020ko lehen seihilekoan. 2019an, denbora tarte berean, 25 milioi euroko irabaziak izan zituen. Horrek esan nahi du COVID-19aren pandemiagatik izandako etenaldiak, ondorioak ekarri dituela CAFen mozkinetan.
Ohar baten bidez enpresak berak jakinarazi duenez, salmenten sarrera garbia 1.117 eurokoa izan da aurten, iaz baino % 12 txikiagoa.
Datu horiek hertsiki lotuta daude koronabirusaren eraginez enpresak izandako etenaldiarekin, baita dibisen gorabeherekin ere. Hain zuzen ere, bi arrazoi horiengatik izan ditu CAFek ohi baino emaitza "kaskarragoak", urtarrila eta ekaina bitartean.
"Lantegi nagusietan jarduera eten behar izan genuen, zerbitzu murriztua eskaini genuen eta autobus gutxiago saldu genituen", argitu dute oharrean.
Besteak beste, etekin operatiboak % 37 egin zuen behera, jarduera nabarmen jaitsi zelako.
Era berean, emaitza finantzario garbia 49 milioi eurokoa izan zen, eta zor finantzarioa 451 milioi eurora igo zen.
Eskabide-zorroak % 100 berreskuratu du dagoeneko ekoizteko ahalmena, baina urteko lehen seihilekoan 8.928 euroan kokatu zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Vicinayren erosketan parte har lezake
Eusko Jaurlaritzak, beste inbertitzaile batzuekin batera, Sestaon kokatutako itsas erabilerarako kateen euskal fabrikatzailearen erreskatean parte hartzea aztertzen ari da.
Mahai Sektoriala uzteko mehatxua egin du UGTk Osakidetzak medikuei "tratu pribilegiatua" ematen dien "ezkutuko estatutua" bultzatzen badu
UGT izan da astelehen honetan aurkeztuko den proposamenari erantzun dion lehen sindikatua, nahiz eta aurreko batzuetan Osakidetzan ordezkaritza duten beste erakunde batzuek ere kritikatu izan duten medikuei ematen zaien "mesede-tratua".
Guardien eta soldaten sisteman hobekuntzak jasotzen dituen akordio-proposamena aurkeztuko du Osakidetzak astelehenean
Euskadiko Medikuen Sindikatuak positibotzat jo du proposamena, baina irailerako aurreikusitako greba mugagabearen deialdiari eutsi dio, Osasun Ministerioarekin ez baitago adostasunik Estatutu Marko propioaren inguruan.
Akordioa Osakidetzaren eta sindikatu medikoen artean, guardien antolaketa aldatzeko
Osasun Sailak asteleheneko mahai sektorialera eramango du medikuen lan-baldintzak hobetzea helburu duen akordio-proposamena. Testuak honako hauek aurreikusten ditu, batik bat: guardien eredua berrikustea, atseden-sistema hobetzea, guardien ordainsaria mailaz maila handitzea eta lanbide-aitorpena indartzea. Bestalde, Euskal Medikuen Sindikatuak nabarmendu du hitzarmenak ez dituela bere aldarrikapen guztiak asetzen, baina aurrerapauso esanguratsutzat jo du, eta, gainera, egungo gatazka giroa baretzen lagun dezakeela uste du. Alberto Martinezek, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, azaldu du antolaketa aldaketa hau "baloratzeko lan taldeak sortuko" dituztela.
EAEko BPGa % 2,1 igo da bigarren hiruhilekoan iaztik, eta % 0,5 lehenengo hiruhilekotik
Eustatek egindako hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapenaren arabera, EAEko enplegua % 1,3 igo da urteko bigarren hiruhilekoan, 2025eko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 0,4 2026ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta.
Miraik, Jainagaren konpainiak, estaldura elektrolitikoak egiten dituen Reco enpresa bizkaitarra erosi du
Barakaldon kokatuta dago, eta taldeak 40 urte baino gehiagoko esperientzia du. Egun, 60 langilek egiten dute lan eta iaz 14 milioi euroko irabaziak izan zituen.
Dependentziarako laguntzak finantzatzeko akordioa lortzeko Kontzertu Ekonomikoaren garrantzia azpimarratu du D'Anjouk
Noel d'Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak Euskadi Irratian adierazi duenez, Euskadiren kasuan dependentziarako laguntzen % 50 Estatuak finantziatuko ditu, Kontzertu Ekonomikoaren baitan lortutako akordioari esker. Prozesua "zaila eta oso teknikoa" izan dela adierazi du, baina azkenean lortu egin dela nabarmendu du. Menpekotasunaren konpetentzia Foru Aldundiena dela gogorarazi du, eta, horrez gain, iragarri du urrian Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak egingo duen bileran erabakiko dutela nola banatu Madrildik etorriko den finantzazioa.
Balenciaga Shipyardek aro berri bati ekin dio bere lehen ontziaren gila jarrita, eta itxieraren mehatxua atzean utzi du
Inaugurazio ekitaldia gaur goizean izan da, Zumaiako Balenciaga Shipyarden portuko instalazioetan bertan. Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburua "hilabete askotako hotzaren eta hodeitzar beltzen" ondoren, ontziola zumaiarrak "etorkizun oparoa" duela eta pozik agertu da.
Euskadik 407 milioi euro izango ditu mendekotasun sistema finantzatzeko 2027an, duela hiru urte halako bi
Akordio berriari esker Estatuak gastuen % 50 finantzatuko dituela, eta ekarpen hori "babestu" egingo dela etorkizuneko lege aldaketen aurrean.
Urtean 250 milioi euro gehiago emango dizkio Espainiako Gobernuak EAEri, mendekotasun arreta finantzatzeko
Kontzertu Ekonomikoaren gaineko Batzorde Mistoak, aho batez, onartu egin du EAEko Autonomiaren Aldeko eta Mendekotasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren finantzaketa osagarriari buruzko akordioa. Horren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan erakunde publikoek mendekotasun sistemara bideratutako gastuen % 50 Estatuak ordainduko ditu datorren urteko urtarrilaren 1etik aurrera.