Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sidenorrek eta sindikatuek ez dute akordiorik lortu erregulazio txostenaren inguruan

Sindikatuak eta zuzendaritza zazpitan elkartu ostean, oraindik ez dute lortu langile guztiei eragingo dien lan erregulazio txostena adostea.
Sidenorreko langilea. Argazkia: EiTB
Sidenorreko langilea. Argazkia: EiTB

Sidenorrek eta sindikatuek ez dute akordiorik lortu taldearen lantegi guztietako behargin denei (1.500 inguru) eragingo dien Aldi baterako Lan Erregulazio Txostenaren inguruan.

Sidenor altzairugintza konpainiak lantegiak ditu Euskal Herrian, Kantabrian eta Katalunian, eta ordezkaritzak ditu Alemanian, Frantzian, Italian eta Erresuma Batuan.

Aurreko irailaren 10ean merkatuaren gainbeherari erantzuteko "Industria eta enplegu trantsizio plana" aurkeztu zien sindikatuei, eta tartean zegoen langile guztiei eragingo dien Aldi Baterako Lan Erregulazio Txostena.

Orduan abiatu zen negoziazio epea, eta zazpi bileraren ostean, ez dira akordio batera iristeko gai izan. Sidenorrek azaldu duenez, sindikatuetako batzuk "ez dute negoziatzeko borondate minimorik izan".

Konpainiak azpimarratu du % 80ko osagarria eskaini zuela txostenak irauten zuen aldirako, oporren % 100a, eta aparteko soldataren parte proportzionala, "hori guztia akordio batera iritsiz gero, baina sindikatuek errefusatu egin dute".

LABek adierazi du 2012ko lan erreformak enpresari "akordiorik gabe ere erregulazio txostena ezartzeko" aukera ematen diola, eta batzarrean "harrokeriaz" jokatu izana leporatu dio Sidenorri.

LABen ustez, Sidenorren zuzendaritzak "xantaia" moduan erabili nahi du txostena, "langileen baldintzak okertzeko eta langileak egoera ahulean jartzeko negoziazioei begira".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X