Nafarroak 650 milioi bideratu nahi ditu COVID-19rako eta ekonomia suspertzeko
Nafarroako Gobernuak asteazken honetan onartu du, asteroko kontseiluan, 2021erako aurrekontu proiektua, 4.870 milioi eurorekin, iragarri bezala, eta 650 milioi euro pandemiaren aurka borrokatzeko eta suspertze ekonomikoa bultzatzeko erabiliko dituzte.
Exekutiboaren bileraren ostean emandako prentsaurrekoan, Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak esan du Nafarroako proiekturik "handinahiena" dela, eta zehaztu du COVID-19aren ondorioak arintzeko 150 milioi euro esleitu direla eta Nafarroa suspertzeko plana bultzatzeko 507 milioi euro baino gehiago.
Saizek nabarmendu du, gainera, sail guztietako aurrekontuak hazi direla, baina, batez ere, politika sozialak aintzat hartzen dituztenak, hala nola osasuna, hezkuntza eta eskubide sozialak, gastuaren % 55 baino gehiago osatzen baitute.
Aurreproiektua onartzen denetik aurrera, dokumentua igorriko da, aztertu eta txostena egin dezan, foru lege proiektu gisa behin betiko onar dadin. Ondoren, Nafarroako Parlamentura igorriko da, eztabaidatu eta onar dezan.
Hain zuzen ere, taldeekin izandako negoziazioen inguruan galdetuta, sailburuak azpimarratu du "batasun politikoa" dela "pandemiaren aurka borrokatzeko armarik onena", eta, hori dela eta, Gobernua hainbat talderekin hitz egiten ari dela, esaterako, atzo arratsaldean bertan, Na+ eta EH Bildurekin.
Pertsonaleko gastuak gora egin du
COVID-19aren egoerari aurre egiteko langileen gastua 46 milioi baino gehiago handitzea aurreikusten du aurreproiektuak. Kopuru horretatik, 35 milioi SNS-Osasunbidean gastatuko dira, bederatzi Hezkuntzara bideratuko dira, eta gainerakoa beste sail batzuetara.
Gainera, aurreproiektuak Administrazioko langileen soldata % 0,9 igotzeko aurreikuspena jasotzen du, Estatuko Aurrekontu Orokorretan estatu mailan proposatutako igoerarekin bat etorriz, hau da, 13 milioi euroko igoera.
Osasun Sailak lehen mailako arretaren eta pandemiaren kudeaketaren aldeko apustua indartuko du. Horretarako, 1.253 '6 milioi euroko aurrekontua erabiliko da, hau da, 2020ko aurrekontuarekin alderatuta, % 7,7 gehiago.
Eskubide sozialen kasuan, 2021erako 478 '3 milioi euroko zenbatekoa ezarri da, hau da, % 9ko hazkundea. 39,6 milioi euro izango dira iraupen luzeko zaintza-sistema eraldatzeko eta mendetasuna, desgaitasuna, gaixotasun mentala eta adineko pertsonak ardatz dituen arreta bultzatzeko.
Hezkuntzaren kasuan, igoera % 7,94koa izan da, eta 735 '9 milioi eurora iritsi da. Gehienak koronabirusaren ondoriozko prebentzio, distantzia eta higiene pertsonal eta sozialeko neurrietarako ezarri dira, izan ere, horrek, inbertsioak eta langile kopurua handitzea ekarriko du.
Ekonomia eta Ogasunak 1.080 '3 milioi euroko aurrekontua du, % 6,24 gehiago; Ekonomiaren eta Enpresen Garapenak 93,49 milioi euroko aurrekontua du 2021erako; Kulturak eta Kirolak bi sektoreetako langileak babestu nahi ditu; Unibertsitateak, Berrikuntzak eta Eraldaketa Digitalak 146 milioi euro ditu, % 7,21 gehiago, eta Lurralde Kohesioak 452,8 ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.