Itxiera ezarri aurretik laguntzak zehaztuta ez izatea kritikatu dute ostalariek
Larunbatetik aurrera, eta koronabirusaren hedatzea geldiarazten saiatzeko, EAEko taberna eta jatetxe guztiak itxita egon beharko direla eta, oso kritiko azaldu da ostalaritza sektorea, Jaurlaritzak ez duelako laguntza plana oraindik zehaztu eta erabakiak establezimendu askorentzat "azken kolpea" izango delako.
Mikel Aiestaran Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko Kudeaketa zuzendariak Euskadi Irratian aitortu duenez, erabakiarekin "etsita eta haserre" daude, eta askorentzat "azken kolpea" izango dela nabarmendu du. Izan ere, Gipuzkoako ostalarien ustez, epe motzera 1.000 lokal itxiko dituzte, eta lanpostuen % 25 galduko da, hau da, 16.000 lanpostu. Aiestaranek nabarmendu du osasun egoera dela lehentasuna da, baina "bidegabetzat" jo du erabakia, "frogatua" baitago taberna eta jatetxeek "segurtasun neurri guztiak bete" dituztela, eta ez direla kutsatzeen "foku garrantzitsuena" izan.
Antzeko adierazpenak egin ditu Hector Sanchez Bizkaiko Ostalaritza Elkarteko kudeatzaileak Radio Euskadin. Nabarmendu duenez, taberna eta jatetxeek "gauzak ondo" egin dituzte birusaren hedatzea saihesteko. "Ez dago datu zehatzik esateko ostalaritza ixtea dela arazoaren konponbidea. Katalunian 15 egun daramatzate itxita eta kutsatzeak ez dira txikitu, Madrilen, aldiz, hobera egin du osasun egoerak, eta ez dituzte tabernak zarratu", azaldu du.
"Guretzat, osasun arlotik zaila da erabaki batzuk eztabaidatzea, baina plan zehatz bat eskatzen dugu. Ez du balio esatea laguntzak aztertuko dituztela, horrek denbora eskatzen duelako, eta sektoreko profesionalek ordainketei aurre egin behar dietelako", kritikatu du.
Era berean, uste du itxiera larunbat baterako ezartzea "Jaurlaritzaren sentsibilitate faltaren beste adibide bat" dela. "Ixtea erabakitzen bazen, neurria astelehenetik aurrera ezartzea eskatzen genuen guk, horrela astebururako salgaiak erosita zituzten horiek ez dituzte zakarrontzira bota beharko", deitoratu du.
Azkenik, azpimarratu du orain arte eskaini dizkieten finantzazio lerroak ez direla lagungarriak "gehiago zorpetzea" dakartelako. Are, bankuek maileguak ematen ez dituztela salatu du, "ostalaritzako balantzeek ez dituztelako estandarrak betetzen".
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brenta % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBek Irani ebazpen-plan bat proposatu ondoren. Iranek errefusatu egin zuen plan hori eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko.
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.
Esportazioak eta inportazioak % 4,5 eta % 6,1 murriztu dira, hurrenez hurren, urtarrilean Euskadin
2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen indizea % 105,5ekoa izan da.