2021eko aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Saiz "baikor", Nafarroako aurrekontuak onartzeko babesa lortuko duelakoan

Ekonomia kontseilariaren hitzetan, Gobernuak "ezohiko proiektua" aurkeztu du, "inoizko gastu handienarekin", "azken mendeko gizarte- eta osasun-krisi latzenaren ondorioak arintzeko".
Elma Saiz, Nafarroako Ekonomia eta Ogasun kontseilaria
Elma Saiz, Nafarroako Ekonomia eta Ogasun kontseilaria. EFEren artxiboko irudia

Nafarroako aurrekontuen lege proiektua aurkeztu du Parlamentuan Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak. Ostean, "baikor" agertu da "ezohiko aurrekontu horiek" onartzeko adina babes lortuko duela iritzita.

Horixe adierazi du, hain zuzen ere, Parlamentuko presidente Unai Hualderi lege proiektua aurkeztu ondoren komunikabideen aurrean egin duen agerraldian. Ekintza sinboliko horrekin, tramitazio prozesua abiatu dute, eta litekeena da abenduaren 23rako bukatzea. Izan ere, egun horretarako deitu dute azken eztabaida saioa.

Saizen hitzetan, Gobernuak "ezohiko proiektua" aurkeztu du, "inoizko gastu handienarekin", "azken mendeko gizarte- eta osasun-krisi latzenaren ondorioak arintzeko".

Ildo horretan, "baikor" azaldu da gainerako alderdiekin izango dituen elkarrizketen aurrean, "aurrekontu onak" onartuko dituztela uste baitu. Saizek ziurtatu duenez, horretarako elkarrizketa izango dute oinarri, eta "alderdi guztien proposamenak jasoko dituzte".

Gobernu saioaren ondotik eman duten prentsaurrekoan, antzeko adierazpenak egin ditu Javier Remirez Gobernuko lehen presidenteordeak. Parlamentuko talde guztiekin hitz egin dutela eta aurrekontuak aurrera ez ateratzea "zaila" litzatekeela nabarmendu du honek.

Nafarroako Gobernuak egindako aurrekontu proposamenak 4.870,5 milioi euroko gastua aurreikusi du 2021erako, alegia, aurten baino 224,8 milioi gehiago (% 5,28).

 

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X