Azaroko datu aurreratua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Prezioek % 0,8ko jaitsiera izan dute azaroan

Argindarraren prezioek gora egin zuten iaz, eta elikagaien eta alkoholik gabeko edarien prezioek behera egin zuten, 2019ko egonkortasunarekin alderatuta.
Elektrizitate-dorrea.
Zortzi hilabete, KPIren urteko bilakaera negatiboarekin. Argazkia: pexels.com

Prezioek % 0,8 egin zuten behera azaroan urte arteko tasan, urrian izandako jaitsiera bera, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) astelehenean argitaratutako KPIren adierazle aurreratuaren datuen arabera.

INEk aurreratu duenez, joera horretan nabarmentzekoa da elektrizitatearen prezioen igoera (iaz jaitsi ziren) eta elikagaien eta alkoholik gabeko edarien prezioen jaitsiera, 2019ko egonkortasunaren aldean.

Azaroko datuaren arabera, zortzi hilabete darama KPI indizeak urteko bilakaera negatiboarekin, martxoan COVID-19aren pandemiak eztanda egin ostean.

Hileko tasari dagokionez (azaroa urriarekiko), KPIa % 0,2 igo zen urteko azken-aurreko hilabetean, 2019ko azaroan izandako hazkunde bera.

INEk abenduaren 11n argitaratuko ditu azaroko KPIren behin betiko datuak.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X