Diru gehiago izango du Bizkaiak 2021ean, Euskadiri eta Estatuari gutxiago ordainduta
7.970,8 milioi euroko aurrekontua izango du Bizkaiak 2021erako, alegia, 2020rako baino % 6 gutxiago (506,5 milioi). Halere, Eusko Jaurlaritzari eta Estatuko Kupoari ohi baino ekarpen txikiagoa egingo die, eta, horri esker, Aldundiak bere kontuetarako izango duen aurrekontua % 5,9 igoko da, 1.358,8 milioi euro izango baititu.
EAJren eta PSE-EEren arteko koalizioak osatutako Foru Gobernu Kontseiluak ostiral honetan onartu du datorren urteko aurrekontu proiektua, covid-19aren pandemiak bete-betean jo duena. Orain, Batzar Nagusietara bidaltzea da hurrengo pausoa, Foru Ganberak 2021eko otsailerako onar ditzan kontuak.
Hala, Aldundiaren proiektuan aurreikusi dutenez, zergen bidezko diru-sarrerak % 10 jaitsiko dira (2020an baino 804 milioi gutxiago). Zorpetzea, aldiz, handiagoa izango da (410,3 milioi eurorainokoa), eta horrekin konpentsatuko dute, beraz, diru-sarreren beherakada.
7.970,8 milioi euroko aurrekontu horretatik, zati handiena (6.168,6 milioi) Jaurlaritzarekin, Estatuarekin eta udalekin lotutako finantziazio konpromisoetara zuzenduko dute.
Horrenbestez, finantziazio konpromisoak kenduta, 1.358,8 milioi euro izango ditu Bizkaiko Foru Aldundiak erabilgarri bere 9 sailetarako, 2020an baino % 5,9 gehiago (75,2 milioi).
Diru horren % 43 (585 milioi euro, aurten baino 20 gehiago) Gizarte Ekintzak kudeatuko du. Aurrekontu handiena izango duten gainerako sailak Azpiegiturak eta Lurralde Garapena (238,3 milioi euro) eta Garraioak (167,4 milioi euro) dira.
Proiektuaren aurkezpenean, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak nabarmendu du Aldundiak koronabirusaren krisia arintzeko abiatutako Bizkaia Aurrera planaren "jarraipen natural" gisa hartu duela aurrekontua.
Zure interesekoa izan daiteke
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esanek ere 20 delegatu izango ditu, bigarren indar gisa kokatuta. ErNE, azken bi hamarkadetan Euskal Autonomia Erkidegoko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuek greba egingo dute, Aste Santuaren ateetan
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.