Enplegua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kelvion multinazionalak ez du Igorreko lantegia itxiko

37 egunez greba egon ostean, langileek akordioa egin dute enpresarekin eta, gutxienez, beste lau urtez egongo da irekita Igorreko lantegia.
Kelvion enpresaren itxieraren aurka Igorren egindako manifestazio bat.
Kelvion enpresaren itxieraren aurka Igorren egindako manifestazio bat. Argazkia: ELA sindikatua

Kelvion Therma Solutions enpresako langileak akordio batera iritsi dira Alemaniako multinazionalarekin eta Igorreko lantegiak irekita jarraituko du. 74 lanpostutatik 43 mantentzea adostu dute.

Multinazionalak lan-erregulazioa espedienteak aurkeztu zituen Igorren, Madrilen eta Kantabrian dituen lantegietan. Beharginek grebara jo zuten eta 37 egun geroago, multinazionalarekin akordioa egin dute konpainiak, gutxienez beste lau urtez, Igorren jarrai dezan.

ELA sindikatuak lantaldea zoriondu du, "haien esfortzuari eta konpromisoari esker lortu dugulako beste enpresa baten deslokalizazioa ekiditea". "Gaur, Arratiako bailaran beste enpresa bat ixtea saihestu dugu", erantsi dute azkenaldian hainbat lantegi zarratu dituztela gogoratuta.

Bestalde, LAB sindikatuak zehaztu du langileek orain artea indargabetuta egongo diren hainbat eskubide soziala berreskuratuko dituztela eta konpainiak aurre-erretiroak onartzeko konpromisoa hartu duela.

Horrela, bada, lana orain uzten duten beharginek urteko 30 eguneko kalte-ordaina jasoko dute, 50.000 euroko gehienezko mugarekin.

Horrez gain, behargin horiekin lan-poltsa bat osatuko dute eta edozein unetan kontrataziorik egin behar bada, behin-behinekoa nahiz mugagabea, langile horiek izango dute lehentasuna.  

Amaitzeko, LAB sindikatuak bere esker ona adierazi die Arratiako herritarrei, oro har, eta Igorreko herritarrei eta erakundeei, bereziki, lan-gatazka honetan "eman diguten babesagatik eta elkartasunagatik".

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X