LAN-ESKAINTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzaren eta udaltzaingoen lan-eskaintzarako oinarrien aurka egin du ELAk

Argitaratu diren oinarriak baliogabetzeko eskatu du sindikatuak, besteak beste, Ertzaintzarako deitutako 700 lanpostuetako 238rako ez delako euskara eskatzen.
Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen Lan Eskaintzarako oinarriak inpugnatu ditu ELAk
Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen Eskaintzarako oinarriak inpugnatu ditu ELAk. Artxiboko irudia: EiTB

ELA sindikatuak Ertzaintzaren eta udaltzaingoen lan-eskaintza publikoaren oinarriak berraztertzeko helegitea aurkeztu du Poliziaren Euskal Akademian, eskainitako lanpostu guztiek euskara eskatu dezaten. Urtarrilaren 12tik zabalik dago Ertzaintzako agenteen 700 lanpostu eta udaltzaingoen 51 lanpostu eskuratzeko prozesuan izena emateko epea, eta otsailaren 8ra arte luzatuko da deialdia.

Erakundeak ohar batean azaldu duenez, ostiralean aurkeztu zuten berraztertze-errekurtsoa Poliziaren Euskal Akademiako zuzendari nagusiak EAEko Polizia Kidegoetako (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) Oinarrizko Eskalan sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdiaren aurka. Errekurtso hori aurkeztea bide judiziala hasi aurreko urratsa da.

Argitaratu diren oinarriak baliogabetzea eskatu du ELAk errekurtsoan, Ertzaintzarako deitutako 700 lanpostuetatik 238tan ez baita euskara eskatzen, eta, beraz, "Eusko Jaurlaritzak ez duelako administrazioan euskararen erabilera bermatzeko betebeharra betetzen".

Gainera, "diabetesa gaixotasun baztertzailea" izatearen aurka azaldu da, eta hautagaiei egingo zaizkien elkarrizketa pertsonala "baztertzailea" ez izateko eskatu du.

Hori dela eta, Ertzaintzarentzat eskainitako lanpostu guztiek derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna izan dezaten, edo, subsidiarioki, lanpostu horiek bete ahal izateko euskara eska dezala eskatu dio ELAk Andres Zearreta Akademiako zuzendari nagusiari.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X