LAN ESKAINTZA PUBLIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzaren eta udaltzaingoen lan eskaintzarako probak martxoaren 27an hasiko dira

Lehendabiziko azterketa 08:15ean egingo dute, Barakaldoko BECen.
Ertzaintzaren lan eskaintza publikorako azterketa bat, BECen (artxiboko irudia)
Ertzaintzaren lan eskaintza publikorako azterketa bat, BECen. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Ertzaintzaren eta udaltzaingoen lan-eskaintza publiko bateratuko lehen proba martxoaren 27an egingo da Barakaldoko BECen, Eusko Jaurlaritzak gaur zabaldutako ebazpen baten arabera. Lehen azterketa 08:15ean hasiko da.

Ertzain izateko 700 lanpostu eta 18 udalerritako udaltzain izateko 51 plaza dira eskaintzen direnak. Guztira, 6.671 pertsonak eman dute izena aurtengo lan eskaintza deialdian, aurreko urtean baino % 11,4 gehiago. 

Izen eman duten pertsonen % 60k 20 eta 30 urte artean dituzte eta % 24k, ostera, 30 eta 35 urte artean.

51 udaltzainen plazak ondorengo udalei dagozkie: Gasteiz eta Laudio, Araban; Bilbo, Basauri, Bermeo, Durango, Etxebarri, Getxo, Lekeitio eta Portugalete, Bizkaian eta Donostia, Azkoitia, Hondarribia, Irun, Pasaia, Tolosa, Zarautz eta Zumaia, Gipuzkoan.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X