Krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Petronorrek 300 langileri eragingo dien aldi baterako lan erregulazioa aurkeztu du

Muskizko lantaldearen herena da hori, eta enpresak argudiatu du mugikortasunari jarritako mugen ondorioz birfindegiaren jarduera % 40 murriztu delako proposatu duela neurria.
Petronorren birfindegia Muskizen. Argazkia: Efe
Petronorren birfindegia Muskizen. Argazkia: Efe

Petronorrek Muskizko birfindegiko lantaldearen herenari, 300 langileri, abenduaren 31ra arte eragingo dien Aldi Baterako Lan Erregulazio Txostena aurkeztu du.

Enpresak argudiatu du covid-19aren pandemiarengatik mugikortasunari jarritako mugen ondorioz birfindegiaren jarduera % 40 murriztu delako proposatu duela neurria. Izan ere, beherakada horrengatik lantegiaren atal batzuk geldirik eduki omen dituzte.

"Garaiotan Petronorrek formakuntzaren aldeko apustua egin du langile guztiak lanpetuta edukitzeko, baina irtenbide hori ezin da betiko luzatu", eta horregatik Aldi Baterako Lan Erregulazio Txostena aurkeztea erabaki du. Gainera, horri esker "2025eko epemugari begira birmoldatze prozesua bermatuko" omen du Repsolena den eta Kutxabank bazkide duen konpainiak. 

Petronorren arabera, "mugikortasunaren itzuleraren inguruan dauden zalantzekin, guztia txertaketa prozesura lotuta baitago, ezin da aurreikusi birfindegia noiz itzuliko den ohiko funtzionamendura".

"Gainera, horri gehitu behar zaio trantsizio energetikoak sortutako egoera zalantzatsua, datozen urteetan inbertsio eta proiektu handiak eskatuko dituena, bizirauteko eta gas-isuria 0 izateko helburuarekin", azaldu du konpainiak.

Sindikatuek mobilizazioak egingo dituzte

Bestalde, Petronorreko sindikatuak astearte honetan bilduko dira eta aldi baterako lan-erregulazioa salatzeko mobilizazioak deitzeko egutegia prestatuko dute.

CCOO Euskadi sindikatuak Europa Press agentziari azaldu dioenez, "iazko balantze ekonomikoaren arabera, enpresak 300 milioi euro baino gehiagoko galera izan zuen, horietatik 180 milioi produkzioari lotuta daude eta gainerakoak petrolioaren prezioaren jaitsieran ondorio dira".

"Zuzendaritzak gastu finkoari eusteko neurriak hartzea erabaki zuen. Otsailean bederatzi neurri aurkeztu zizkiguten, tartean aldi baterako lan-erregulazioa. Baina lantaldea ez da arazoa eta enpresaren galerak ez dira lan-erregulazio batekin konponduko; izan ere, lantaldeak 2 milioi euroko balioa dauka eta galera produktiboa 180 milioitik gorakoa izan da", ohartarazi dute.  

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X