Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak % 3,3ko igoera aurkeztu du 2026ko aurrekontuetan
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak astelehen honetan aurkeztu du 2026rako aurrekontu proiektua. Guztira, 1.266,2 milioi eurokoa izango da hurrengo urtekoa; hau da, aurreko ekitaldikoa baino % 3,3 gehiagokoa.
"Aurrekontu hauek Eusko Jaurlaritzaren arrasto aurrerakoia islatzen dute (…) Inor atzean uzten ez duen eta pertsonak politika publikoen erdigunean jartzen dituen hazkundearen ekonomiaren aldeko apustua egiten dugu", azpimarratu du Mikel Torres lehendakariordeak eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak.
Sailak berak azaldu duenez, aurrekontuaren igoera horrek indartuko ditu Jaurlaritzarekin "hartutako konpromisoak” eta ahalbidetuko du "justizia sozialaren defentsan, desberdintasunen murrizketan eta aberastasunaren birbanaketan aurrera egitea" ahalbidetuko du.
Aurrekontu horien ardatza, batez ere, enplegu-politika aktiboak indartzea izango da; zehazki, prestakuntza, kontratazioa eta kolektibo kalteberen laguntza sustatzea.
Horretarako, Lanbide izango da politika horien "funtsezko elementua"; izan ere, 516 milioi euro kudeatuko ditu. Gainera, 688 milioi bideratuko dira Diru-sarrerak Bermatzeko Errentara (DSBE), Bizitzeko Gutxieneko Diru sarrerara (GGI) eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarrira (EGPO).
"Enplegu politika aktiboen elementu nagusi bihurtu da Lanbide, eta arreta berezia eskaintzen die gazteei, emakumeei, adinekoei eta zaurgarritasun egoeran dauden kolektiboei", nabarmendu du Torresek.
Gainera, aurrekontu berriak ere handituko du udalen dirulaguntza partida; hain zuzen, 10.000 biztanletik gorako udalerriek enpleguko eta tokiko garapeneko planak egiteko.
Partida hori, beraz, 2025ean 1,2 milioi eurokoa izatetik 2026an 5,4 milioikoa izatera igaroko da.
"Udalak protagonista izatea nahi dugu lan aukerak sortzean eta udalerrien garapen ekonomikoan", azaldu du Mikel Torresek.
Era berean, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak indartu nahi du lan merkatuan gizonen eta emakumeen arteko berdintasunarekin duen konpromisoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa, gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometro tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egiten ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.