SOS Ostalaritzak Jaurlaritzaren egoitza okupatu du Donostian laguntzak eskatzeko
SOS Ostalaritza elkarteko kideek Eusko Jaurlaritzak Donostian duen egoitza okupatu dute modu baketsuan LABIk onartu dituen azken murrizketek sektoreari egindako kalteengatik laguntzak eskatzeko.
SOS Ostalaritzak prentsaurreko bat zuen deituta Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean 09:30ean, baina une horretan 30 bat lagun eraikinean sartu dira oihuka sektorearen aldeko aldarrikapenak egitera, bertan zeuden langile eta erabiltzaileen harridura eraginez.
"Okupazio baketsua" izan dela azpimarratu dute elkartearen bozeramaileek, kideek kolektiboaren aldeko leloak zeramatzaten kartelak erakusten zituzten bitartean; tartean, "Urkullu, aski da. SOS Ostalaritza" leloa handi-handi zuen pankarta bat.
Minutu batzuk igarota, Garazi Otegi eta Elena Guinea bozeramaileek prentsaurrekoa eman dute eraikinaren barruan. "Urkulluren Jaurlaritzak, beste behin ere, ostalaritza egin du epidemiaren joeraren erantzule eta errudun", salatu dute.
"Argi utzi nahi dut ez gaudela irekita. Urtebete daramagu % 30ean lanean, eta horrek oso egoera kritikoan uzten gaitu. Taberna askok ateak itxi dituzte, eta beste askok etorkizun beltza dugu beharrezko neurriak hartzen ez badituzte", adierazi dute.
Hori horrela, ostalaritzari eragiten dioten neurri murriztaileak hartzen diren bakoitzean "atal bat gehitzeko" eskatu dute, "dagokion kalte-ordain ekonomikoa argitze aldera", eta kalte-ordain guztiek "atzeraeragina" izatea sektoreko langileak "% 100ean itzultzeko".
Era berean, "zerga guztiak ezabatzea, alokairuak gelditzea, PFEZ murriztea, BEZa murriztea" eta zaborren, uraren eta terrazen zergak kentzea eskatu dute.
"Langileen soldatak osatzea eta Aldi Baterako Lan Erregulazio Txostenen irregulartasunak zuzentzea" ere eskatu dute, eta horretarako laguntzak eskatzeko "burokrazia bizkortu" beharra dagoela uste dute.
Azkenik, ostalaritza sektoreari "antolatzeko eta mobilizatzeko" deia egin diote, "egoera ahal bezain laster konpontzeko".
Protestaldia amaituta, Jaurlaritzaren egoitza utzi dute, baina sarreran pankarta handi bat jarrita.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko.
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.
Esportazioak eta inportazioak % 4,5 eta % 6,1 murriztu dira, hurrenez hurren, urtarrilean Euskadin
2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen indizea % 105,5ekoa izan da.
Brenta % 13 jaitsi da, kolpetik, Trumpek Irango erasoak etengo dituela iragartzearekin bat; 100 dolar ingurura itzuli da gero
Trumpen iragarpena islatu egin da Ibex 35ean, saio erdian lehengoratu eta % 1,08 igo da, 16.893,9 punturaino.
Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara
Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei.