Lan erregulazioan dauden langileek ordainketak atzeratzeko aukera, Nafarroan
Iruñean 2020ko errenta aitorpena aurrez aurre egin ahal izateko zerbitzua Baluarte jauregiak hartuko du aurten, covid-19a prebenitzeko distantziak mantentzeko. Gainera, amatasun diru-laguntzak jaso dituzten pertsonak eta aldi baterako lan erregulazioan dauden zergapekoek berritasunak izango dituzte errenta aitorpenean.
Lan erregulazioan dauden beharginek 2020an itzuli beharreko edo dagoeneko 2020an bueltatu dituzten diru-sarrerak gaineratzeko aukera izango dute, Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak gogorarazi duenez. Era berean, ordainketa atzeratzeko aukera izango dute, abuztutik aurrera interesik gabeko 5 kuotatan pagatzeko.
Gainera, 2015etik 2018ra arte amatasun eta aitatasun diru-laguntzak jaso dituztenei Nafarroako Gobernuak onartutako kenkari fiskalak aplikatuko zaizkie. Horrela, aita eta ama horiei 35 milioi euro baino gehiago itzuliko dizkiete, Saizek gogorarazi duenez. “Gatazkari konponbidea emateko Gobernuak onartu zuen irtenbideak berme juridiko guztiak ditu”, azpimarratu duenez.
Oscar Martinez de Bujanda Foru Ogasuneko zuzendariak kanpainaren ezaugarri nagusiak azaldu ditu. Errenta aitorpena online apirilaren 12an hasiko da, eta aurrez aurre apirilaren 19an. Kanpaina ekainaren 23an bukatuko da. “Digitalizaziorantz aurrerapausoa” ematea helburu jarri du Bujandak, “baina zenbait pertsonak zailtasun handiagoak izan ditzaketela kontuan hartuz”.
207.828 proposamen
Horregatik, 207.828 proposamen dagoeneko eginik bidaliko ditu Nafarroako Ogasunak. Era berean, online tresnak eta telefonoa eskura izango dituzte zergapekoek, baita aurrez aurreko zerbitzua jasotzeko hitzordua eta beste entitate batzuekin hitzarmenak ere.
Jadanik 50.000 gutun bidali dizkiete 67 urtez gorako pertsonei, proposamena paperean jasotzeko, eta beste 100.000 posta pertsona gazteagoei, beste hainbat errenta aitorpen proposamenekin. Hala ere, zergapeko guztiek proposamena egiaztatu dezakete online. Kasu gehienetan ( % 92) zergapekoek oniritzia ematen diete proposamenei.
207.828 proposamenetik (iaz baino % 3,6 gehiago) % 68 itzultzeko dira, guztira, 87,2 milioi euro. Ogasuna apirilaren 16an hasiko da dirua bueltatzen kontu korronteetan. Gainerako proposamenak ordaintzeko dira, guztira, 60,4 milioi euro Ogasunaren alde.
Martinez de Bujandak nabarmendu duenez, pandemiak eragindako itxialdiaren eraginez, errenta aitorpenak online aurkezteko joera bizkortu zen iaz. Guztira, 353.000 aitorpen aurkeztu zituzten euskarri guztietan. Aurten % 1-2 zergapeko gehiago espero dituzte.
Bestalde, zerga-salpuespenak covid diru-laguntzei eragingo diela gogorarazi du Martinez de Bujandak, hala nola, autonomo, migratzaile, zezenketa, turismo eta ostalaritzari bideratutakoak.
Era berean, bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen duten pertsonak salbuetsita egongo dira; 2020an 4.700 onuradun. Hala ere, errenta aitorpena aurkeztu beharko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
LGS propioa borrokatzea eta sektore publikoa hobetzeko mobilizazio indartsuak egitea, ELAren urteko lehentasunak
Torres lehendakariordearen Elkarrizketa Sozialerako Legea bertan behera uzteko eskatuko dio sindikatuak lehendakariari, "ELA eta LAB zigortzeko erabili nahi delako".
Irailaren 17an eta 18an mobilizazio gehiago egingo dituzte Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek
ELAk deituta, grebalariek hainbat protesta ekintza egingo dituzte zinema jaialdiaren inaugurazio egunean eta bezperan. Sindikatuak salatu du negoziazio mahaia "blokeatuta" dagoela eta Aldundiari "berehala esku hartzeko" eskatu dio.
Etxebizitza eskaria biztanleria baino zazpi aldiz gehiago hazi da Euskadin
Egoera horri irtenbidea emate aldera, bi sailburuek aurreratu dute Eusko Jaurlaritzak "etxebizitza hutsen aurka" borrokatuko duela; alde batetik, zerga fiskalekin, eta bestetik, merkatura ateratzen ez diren etxebizitza hutsei ondasun higiezinen gaineko zergan errekargua jarrita.
Etxebizitza % 10 garestitu da Euskadin eta % 9,5 Nafarroan urteko bigarren hiruhilekoan
Apirila eta ekaina bitartean, bigarren eskuko etxebizitzen prezioa % 11,2 igo zen Euskadin eta % 12,9 Nafarroan.
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.