Rolls-Roycek Bain Capitalekin negoziatu du ITP Aero enpresaren salmenta, 1.600 milioi euroren truke
Rolls-Roycek asteazken honetan jakitera eman duenez, Bain Capital funts estatubatuarra buru duen partzuergo batekin negoziatzen ari da ITP Aero turbopropultsatzaileen fabrikatzaile espainiarraren salmenta. Operazioaren gertuko iturrien arabera, 1.600 milioi euro eskaini ditu.
Rolls-Roycek (ITPren % 100 kontrolatzen du) ohar baten bidez jakinarazi duenez, talde horrekin "enpresaren balizko salmentaren inguruan" hitz egiten hastea erabaki du, eta Cinven britainiarrak eta Aciturri espainiarrak ere horren alde egin dute.
Bain Capital funtsaren eskaintzak, gainera, Sener eta Sidenor taldeen eta JB Capital enpresaren babesa izango luke.
Sener ingeniaritza eta teknologia taldeak sortu zuen ITP, Rolls-Roycerekin batera, 1989an, eta bere % 53,1eko partaidetza saldu zion enpresa britainiarrari 720 milioi euroren truke 2016an.
ITP saltzeko operazioa 2022ko otsaila baino lehen ixtea espero da, baina Espainiako Gobernuak beto eskubidea du.
Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, salmenta prozesu horretan hasieratik parte hartzen duela gogorarazi du, eta "finantzarioki sendoa izango den industria proiektu bat ekarriko duen alternatiba bat" babestuko duela esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako