Tapiak ITP Aeroren salmentaz: "% 30 horrek erabakitzeko ahalmena izatea da gakoa"
Bain inbertsio funtsak ITP Aero erosi eta biharamunean, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak azpimarratu du "garrantzitsuena" funtsa ez den % 30 horrek (Sapa enpresa gipuzkoarrak eta JB Capital Market funtsak osatutako industria taldea) "erabakitzeko ahalmena" izatea da bost urte barru konpainia Burtsara atera edo AEBko funtsak alde egitea erabakiko balu.
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean, Tapiak esan du Jaurlaritza bere balizko parte hartzearen "zehatz eta sakon aztertzen"egiten ari dela, eta "goizegi" delakoan, ez du ehunekoen edota kopuruen inguruan hitz egin nahi izan. Halaber, hainbat gai (egoitza eta enpleguari heltzeko konpromisoa, adibidez) "idatziz" jasota daudela eta horiek guztiak betearazteaz arduratuko direla berretsi du.
Tapiaren esanetan, atzo emandakoa "lehen pausoa baino ez da enpresa horren bilakaeran. 2022ko ekainera arte badago denbora" bazkide industrial gehiago topatzeko edota Jaurlaritzaren parte hartzea zehazteko. "Lan handia dago egiteko, eta Finantzen Kontseiluak asko du aztertzeko. Auzia ez da zenbat diru jarriko dugun, baizik eta zertarako eta zein baldintzatan", gaineratu du.
Tubacexeko gatazka ahotan, eta enpresa batzordeak Jaurlaritzaren proposamena baztertu ostean, Tapia "itxaropentsu" agertu da eta bi aldeek "akordiorako borondatea" duten aldetik, adostasunera helduko direla uste du; izan ere, zazpi hilabeteko greba "ez da egoerarik onena" ez zuzendaritzarentzat ez langileentzat. "Jaurlaritzak hor jarraitzen du. Zuhurrak izan behar dugu, baina seguru nago akordioa lortu nahi dutela eta lortu daitekeela", azaldu du.
Azkenik, sindikatuek, patronalak eta Espainiako Gobernuak bart aldi baterako lan erregulazioak luzatzeko aurreakordioa lortu izana "albiste ona" dela adierazi du Tapiak, "unerik latzenetik ateratzen ari den ekonomiari" lagunduko diolakoan. Sailburuaren arabera, "dinamismo gehiago" ikus daiteke orain, eta atzerriko inbertsioak hazi egin direla azpimarratu du: "2020an 31 enpresa edo proiektu Euskadira etortzea lortu genuen... Datu esanguratsua da, nire ustez. Gainera, 2021eko lehen seihilekoan, % 100 hazi gara eta atzerriko inbertsioak bikoiztu egin dira. Euskadi erakargarria da atzerriko enpresentzat, eta ez dut nik esaten, Financial Times-ek esan du".
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoarrek bizkaitarrek baino merkeago dute Bilbo-Donostia autobus zerbitzua; Facuak berdintasuna eskatu du
Zerbitzua ematen duten Avanza enpresak Mugi txartela onartzen du eta deskontuak aplikatzen ditu, baina ez du Barik txartela onartzen. Gipuzkoako Foru Aldundiak du linea horren gaineko eskumena.
Euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko lotura urtea amaitu aurretik erabakiko dela esan du Santanok
Espainiako Gobernua lotura Gasteiztik edo Ezkiotik egitea aztertzen ari da. Dena den, eztabaida irabazle eta galtzaile terminoetan egitea baztertu du Jose Antonio Santano Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu idazkariak Radio Euskadin gaur egin dioten elkarrizketan.
Eusko Jaurlaritza kezkatuta agertu da medikuen grebarekin, Osasun Ministerioak eta greba batzordeak astelehenean bilera egin atarian
Sindikatuek mobilizazio egutegiari eutsi diote, eta akordiorik lortu ezean, apirilaren 27tik 30era greba egingo dute berriro.
Berako Arcelorreko beharginek salatu dute lantegiko mediku-arreta kaskartzen ari dela
ELA sindikatuak salatu du, besteak beste, istripua izan duten langileak —baita lesio larriak dituztenak ere— birkokatu egiten dituztela, dagokien baja medikoa eman beharrean. Hori dela eta, ostegunero lanuzteak egingo dituzte, osasasun arreta kaskartu egin dela salatzeko.
ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte udal guztietan, apirilaren 23tik aurrera, lan baldintzen gaineko akordioa berritzeko
Sindikatuek lanuzteak eta grebak iragarri dituzte apirilean, maiatzean eta ekainean, lan hobekuntzak aldarrikatzeko eta 28.000 udal langileren baldintzak arautzen dituen akordioaren negoziazioa desblokeatzeko.
Berretsi egin dute Aceros Olarra enpresari ezarritako zigorra, amiantoaren ondorioz hildako behargin baten heriotza ikertzeko auzian
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Bilboko epaitegi baten ebazpena. Horren arabera, Cofivacasa sozietate publikoa eta Aceros Inoxidables Olarra enpresa zigortu zituen, eta langilearen familiari 153.000 euro baino gehiago ordaindu behar dizkiote, bien artean, amiantoak biriketako kartzinoma eragin ziola ebatzita.
ESK sindikatuak bi greba egun deitu ditu Gasteizko Mercedes Benz lantegian
Protesta apirilaren 25ean eta 27an izango da, eta salatu nahi dute zuzendaritza “eten barik” urratzen ari dela hartutako akordioak.
Zumaiako Estaños Matienako langileak grebara joango dira apirilaren 13tik 17ra, lan segurtasunean hobekuntzak aldarrikatzeko
Langileek "euren osasuna eta segurtasuna bermatzea" eskatu dute, hainbat istripu izan baitira lantegian, besteak beste, urtarrilaren 31n langile gazte bat hil zen, lan-istripuz.
Ekialde Hurbileko su-eten hauskorrak urduri ditu parketak
Petrolioaren prezioa % 2 inguru igo da lehen orduko enkanteetan. Asiako burtsek galerekin zabaldu dute, eta Europako eta Estatu Batuetako burtsetan ere beherakadak aurreikusi dira.
Euskalduna Jauregiko garbitzaileek bost greba-egun deitu dituzte, soldatak parekatzea aldarrikatzeko
Apirilaren 14tik 18ra egingo dute greba. ISS Facility zerbitzuaren enpresa esleipenduneko langileek salatu dutenez, urtean 18.000 euro inguru kobratzen dituzte, eta Bizkaiko Foru Aldundiko beste eraikin batzuetako garbiketako beste langile batzuek, berriz, 27.000 euro.