Kontsumorako Prezioen Indizea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abuztuan baino % 0,8 altuagoak dira prezioak irailean

KPIa, gainera, % 4 igo da iazko datuekin alderatuta. Batez ere, argindarrak garestitzeak eragin du igoera hori. INEk aurreratu dituen datuen arabera, abuztuko igoera (% 3,3) baino zazpi hamarren handiagoa izango litzateke hil honetakoa.
Emakume bat erosketak egiten.
Emakume bat erosketak egiten. EFE

Prezioen igoera bizkortu egin da irailean, eta 2020ko hilabete berarekin alderatuta, % 4 garestiago daude orain prezioak. Abuztukoekin alderatuta, % 0,8 igo dira prezioak irailean.

Espainiako Estatistika Institutuak (INE) asteazken honetan argitaratu du Kontsumo Prezioen Indizearen (KPI) aurrerapena, eta urriaren 14an baieztatuko balitz, abuztuko igoera (% 3,3ko) zazpi hamarrenetik gorakoa litzateke.

INEk azaldu duenez, prezioen igoera elektrizitatearen garestitzearekin lotuta dago, 2020ko irailean baino garestiagoa baita orain argindarra; marka berria hautsi du gaur, megawatt-orduak 190 euroko prezioa baitu.

Era berean, eragin txikiagoa du pakete turistikoen bilakaerak (2020an baino gutxiago jaitsi dira aurten) eta automobilgintzako erregaien bilakaerak (iaz merkatu zirenean igo ziren).

Azpiko inflazioa (produktu energetikoen eta landu gabeko elikagaien prezioak kontuan hartzen ez dituena, aldakorrenak direlako) % 1ean kokatu zen, abuztukoa baino hiru hamarren gorago eta KPI orokorra baino hiru puntu beherago, bi tasen arteko alderik handiena. 1986an hasi zen serie honetan.

Kontsumo prezioen indize harmonizatua (KPI), metodo berarekin eurogune osoko prezioen bilakaera neurtzen duena, % 4 igo da iaztik, abuztukoa baino zazpi hamarren eta aurreko hilean baino % 1,1 handiagoa.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X