Elektrizitatea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak uste du Iberdrolaren iragarpenak eragina izango duela EAEko hornitzaileen katean

Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak adierazi duenez, argindarraren prezioari eusteko Espainiako Gobernuak iragarritako neurrien aurrean Iberdrolak bere inbertsioak geldiarazteko hartutako erabakia "ez da albiste ona".
18:00 - 20:00
Energia berriztagarrietan inbertsioak geldiaraztea berri txarra dela dio Lakuak

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak adierazi duenez, Espainiako Gobernuak argindarraren prezioari eusteko iragarritako neurrien aurrean, Iberdrolak bere inbertsioak geldiarazteko hartutako erabakia "ez da albiste ona" eta "EAEko hornitzaileen kateari eragingo dio", baina ez % 100ean.

Tapiaren arabera, enpresa elektrikoaren iragarpenak "bi alde" ditu, batetik, inbertsioak geldiarazteak "Euskadiko garapen industrialari eragiten diolako, eta, beraz, hornitzaileen kateari", eta, bestetik, uda honetan tarifa elektrikoaren igoerarekin izan den arazoa "areagotu besterik ez delako egingo".

"Aldaketa klimatikoan eta CO2 isurketen murrizketan benetan sinesten badugu, berriztagarrietan inbertitzen jarraitu behar dugu, ez Iberdrolaren aldetik bakarrik, baita Estatuko edozein eragileren aldetik ere", adierazi du. Bere ustez, inbertsio horien inguruan "ziurgabetasuna" sortzen ari da, eta, beraz, "ez da albiste ona".

Horrenbestez, Iberdrolaren erabakiak EAEko hornitzaileei eragingo diela onartu du sailburuak, "baina ez % 100ean", horietako askok nazioartean lan egiten dutelako konpainiarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X