Argindarraren prezioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Merkatu arautuko bezeroek 216 euro ordainduko dute gaur argindarraren megawatt-ordua

Argindarraren prezioen marka berria hautsiz hasi da urria, gaur, historian lehen aldiz, 200 euroko muga gaindituko du megawatt-orduak. Bezperan baino % 14 garestiagoa da gaur eta iazko urrikoa halako zortzi da gaur prezioa.
Pertsona bat, gailu bat entxufatzen.
Pertsona bat, gailu bat entxufatzen. EFE

Handizkako merkatuan argindarraren prezioak marka guztiak hautsiz hasi da urria, eta historian lehen aldiz megawatt-ordua 200 euro baino gehiago ordainduko da; zehazki, merkatu arautuan dauden bezeroek 216,01 euro ordainduko dute MWh-a, atzo ordaindu zutena baino % 14 gehiago, beraz atzo 189,90 euro ordaindu baitzen

Iazko urriko lehen ostiraleko prezioa (24,80euro) halako zortzi da gaur merkatu arautuan argindarraren prezioa. 

Marka berri honekin argindarraren prezioak gora egiten jarraitzen du, irailean zortzi errekor zenbatu ondoren. Batez beste 156,15 euro ordaindu zen megawatt-ordua, orain arteko hilabeterik garestiena bihurtu zen, hala.

Ordu-tarteen arabera, gaur 22:00etatik 23:00etara  izango da garestien argindarra, 230 euro/MWh, eta 15:00etatik 18:00tara, berriz, merkeen, 198,77 euro/MWh.

Europako zati handi bati eragiten dion prezioen igoera ziklo konbinatuko zentraletan erabiltzen den gasaren nazioarteko merkatuen garestitzearen ondorio da, hark ezartzen du, merkatuaren prezioa eguneko ordu gehienetan, bai eta karbono dioxidoa isurtzeko eskubideen prezioaren igoera ere. 

Nola jakin zure fakturan eragiten duen? 

Prezioen igoerak, momentuz, merkatu arautuko bezeroei soilik eragiten die, 11 milioi bezero estatu espainiarrean; ez ordea merkatu libreko beste 17 milioi bezeroei. 

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren (CNMC) 2020ko bigarren seihilekoek Etxeen Panelaren arabera, bezeroen % 63,3k ez daki zein merkatutan dagoen kokatuta bere kontratu elektrikoa

Bi modu daude kontratatutako tarifa mota zein den jakiteko. Argindar konpainiaren fakturan, konpainia edozein dela ere, beti agertzen dira kontratuari buruzko xehetasunak. Kontratu motaren atalean "PVPC tarifa edo tarifa arautua" jartzen badu, horrek esan nahi du merkatu arautuan zaudela, eta, beraz, argindarraren prezioaren gora-beherek eragina izango dutela zure faktura. Halakorik agertzen ez bada, merkatu librean zauden seinale. 

Merkatu arautuak PVPC (Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioa) tarifa baino ez du eskaintzen; merkatu librean aldiz bestelako eskaintza eta tarifak aurki daitezke, tarifa lauak edo 24 ordutarako prezio finkoak, esaterako. 

Gure kontratua merkatu arautuan ala librean dagoen jakiteko beste modu bat argindar konpainiaren izenari erreparatzea da; izan ere izen desberdinak hartzen dituzte merkatu batean eta bestean. Hala, Iberdrola Iberdrola Clientes S.A.U. gisa agertzen da merkatu librean eta Curenergía Comercalizador de Último Recurso S.A.U. PVPC tarifapeko bezeroentzat. Endesak Endesa Energía S.A. izena hartzen du merkatu librean eta Endesa Energía XXI, S.L.U. merkatu arautuan. Naturgy, berriz, Naturgy Iberia S.A. gisa agertzen da merkatu librean eta Comercializadora Regulada Gas & Power, S.A. arautuan. EDPren kasuan, merkatu librean EDP Energía S.A.U. gisa agertzen da eta Baser Comercializadora de Referencia, S. A. gisa merkatu arautuan. Azkenik, Repsolek Repsol Comercializadora de Electricidad y Gas S. L.U. izena hartzen du merkatu librean, eta Régsiti Comercializadora Regulada, S. L. U., arautuan.

Hala ere, zalantzak izanez gero, horiek argitzeko modurik zuzenenean enpresari berari galdetzea litzateke. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X