Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Elkarrizketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Itxasok, AHTaren iragarpenaz: "Albiste ona da, ez dut lausotu dezakeen ezer esango"

Bilboko eta Basauriko alkateen kexen aurrean, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ez du "polemikan" sartu nahi izan. Berretsi duenez, "lur azpiko behin betiko geltokia ez da inoiz zalantzan egon".
Itxaso, aurreko elkarrizketa batean.
Itxaso, aurreko elkarrizketa batean. Argazkia: EITB Media

Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren ustez, AHTaren inguruan atzo iragarritakoa "albiste ona" da, eta horregatik, ez du "lausotu dezakeen ezertxo ere" esan nahi izan.

Hainbat aldiz galdetu diote Bilboko zein Basauriko alkateek agertutako kexen inguruan, baina ez du "polemikan sartu" nahi izan. Itxasoren arabera, "hau ez da protagonismoa bilatzeko lehia bat, albiste on bat baizik". Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketa batean azpimarratu duenez, "lur azpiko behin betiko geltokia ez da inoiz zalantzan egon".

Itxasok nabarmendu du behin-behineko geltokiaren irtenbidea "elkarrizketa publikoan, politikoan eta instituzionalean" egon dela. "Ez da aurretik aipatu ez den zerbait", gaineratu du.

"Adarrek ez diezagutela basoa ikustea galarazi. Basoa, kasu honetan, albiste ona da, eta ematen du euskal erakundeek ontzat emandako konponbidea dela. Lehendakaria bera behin-behinekotasunaren alde mintzatu zen politika orokorreko eztabaidan, eta hori da mahai gainean duguna", adierazi du.

Asier Iragorri Basauriko alkatearen kexen aurrean, Itxaso prest agertu da harekin biltzeko. Aburtori dagokionez, aitortu du bera ez dela "gai hauetan ohiko solaskidea", eta Bilboko alkateak "informazio guztia" jaso zuela atzo Garraio Estatu idazkariaren eskutik.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X