Prezioen igoera 2022an
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uraren urteko faktura bataz beste 19,12 euro garestituko da Bizkaian

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak adierazi du uraren prezioa garestitu behar duela zerbitzu hori emateak sorrarazten dizkion gastuei aurre egin ahal izateko.
Pertsona bat urarekin eskuak garbitzen. Argazkia: Pixabay

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak jakinarazi du 2022an uraren tarifa garestiagoa izango dela: batez besteko igoera 19,12 eurokoa izango da urtean eta 0,128 eurokoa hilean.

Zehazki, horniduragatik, saneamendu-sareagatik eta arazketagatik kobratzen dituzten tarifak igoko dituzte.

Partzuergoak batzar nagusia egin du astearte honetan, eta bilera horretan erabaki dituzte prezio berriak.

Ohar batean gogora ekarri dute tarifak "modu progresiboan" igo izan ohi dituztela, iaz izan ezik. Pandemiak eragindako salbuespen egoera dela eta, prezioak izoztea erabaki zuten orduan.  

Datorren urteko igoera honela justifikatu dute: "Erakundeak egin dituen ikerketa guztiek erakutsi dute egungo prezioak mantenduz zerbitzua emategatik sortzen zaizkigun gastuen % 86 soilik ordaintzen ditugula, eta Europako zuzentarauaren arabera, uraren hornidura bermatzeko prozesu guztiak eragindako gastuen % 100a berreskuratu behar dugu".

Bestalde, Ur Partzuergoak datorren urterako aurrekontua onartu du: 199,5 milioi eurokoa izango da, 2021ean baino % 3 handiagoa, aurtengoa 192,9 milioikoa izan baita.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu

Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.

BARCELONA (ESPAÑA), 02/03/2026.- Los asistentes a su llegada a la vigésima edición del Mobile World Congress (MWC) en Barcelona, que comienza este lunes con la expectativa de que más de 100.000 visitantes pasen por el congreso, el principal evento mundial sobre tecnología ligada a la conectividad, en el que se congregan más de 2.900 expositores. EFE/Alberto Estévez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abian da MWCren hogeigarren ekitaldia Bartzelonan, fokua espazioan eta begirada 6G teknologian jarrita

Mobile World Congress kongresuak, konektibitateari lotutako teknologiari buruzko munduko hitzordu nagusiak, 2.900 erakusketari baino gehiago bilduko ditu. Bartzelonako Gran Via de Firako azoka-barrutian martxoaren 5era arte 100.000 bisitari baino gehiago biltzea espero da eta lurraldean 585 milioi euroko eragin ekonomikoa sortzea aurreikusten du, aurreko ekitaldian baino % 4,3 gehiago.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X