Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sindikatuen hitzetan, grebaren jarraipena "ia erabatekoa" izan da Bizkaiko kontserba sektorean

Lanuztearen jarraipena % 90ekoa izan dela esan du LABek. CCOOren ahotan, langileen borroka "eredugarria" izaten ari da. Hitzarmeneko negoziazioaren "blokeoaren" aurka mobilizatzen asteak eman dituztela gogorarazi du ELAk.
Manifestazioa Bermeon (Bizkaia). Argazkia: CCOO
Manifestazioa Bermeon (Bizkaia). Argazkia: CCOO

"Soldata eta lan baldintza duinen" defentsan, Bizkaiko kontserba sektorean astearte honetarako deitutako grebaren jarraipena "ia erabatekoa" izan dela azpimarratu dute ELA, LAB eta CCOO sindikatuek.

CCOOk aurreneko balorazio batean azaldu duenez, Bizkaiko kontserba enpresetako langileak egiten ari diren borroka "eredugarria" da, "ia erabateko" jarraipena izan duen lanuztearekin.

ELA, CCOO, UGT eta LABek deitu dute greba. Nabarmendu dutenez, sektoreko langileen parte-hartzea "ia erabatekoa" izan da greban. Konkretuki, Bermeo, Markina-Xemein eta Ondarroako lantegietan "ia denek lanuztea egin dute". Sektorean jarraipena % 90ekoa izan dela adierazi du LABek.

CCOOk gogorarazi duenez, Bizkaiko kontserba langileen aldarrikapen nagusiak soldata igoera, behin-behinekotasuna murriztea eta soldata arrakala bukatzea dira.

Bestalde, ELAk gogorarazi duenez, beharginek asteak eman dituzte mobilizatzen, hitzarmeneko negoziazioaren "blokeoaren" aurka. Sindikatu abertzaleak salatu duenez, patronalak "soldata igotzeko proposamenik egin gabe jarraitzen du, egungo miseria soldatak nabarmen hobetzeko".

ELAren ahotan, patronalaren proposamenak "erosteko ahalmena galtzea" suposatzen du. Salatu duenez, patronalak "soldaten jaitsiera bat onartzea nahi du, gainerako gaiak negoziatzeko".

Astearte honetako grebaren "arrakastaren" ostean, patronalak negoziatzeari uko egiten jarraitzen baldin badio, "mobilizazioak eta greba egunak areagotuko" dituzte, sindikatuak ohartarazi duenez.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X