ARRANTZA KUOTAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kantauriko legatz kuota % 8 murriztea adostu dute Bruselan

Lehen proposamenean jasotakoa baino jaitsiera txikiagoa izango da, % 18,5 gutxitzea proposatu baitzuten.
Hainbat arrantzontzi Hondarribiko portuan.
Hainbat arrantzontzi Hondarribiko portuan. EFEren artxiboko argazkia

Europako Batzordeak Kantauri itsasoko legatzaren kuota murriztea erabaki du, baina murrizketa uste baino leunagoa izango da, % 8ko jaitsiera adostu baitute. Luis Planas Espainiako Gobernuko Arrantza ministroak ontzat jo du akordioa, kuota % 18,5 murriztea baitzen Batzordearen hasierako proposamena.

2022an arrantzaleek zein arrain eta, batez ere, zenbat arrain arrantzatu ahal izango duten adostu dute astearte honetan Bruselan, arrantza kuoten urteroko negoziazioan.

Atzotik bilduta egon ostean, hirugarren urtez jarraian murrizketa izan da Bizkaiko Golkoan Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko arrantzaleek harrapa dezaketen legatz kopuruari dagokionez.

Portugalgo kostan arrantzatzen duten mihi-arrainari dagokionez ere, murrizketa izango da, baina txikiagoa, % 5ekoa izango baita. Eta txitxarroaren kuota, aurreikusi bezala, handitu egin dute, % 11,6 gehiago harrapatu ahalko baitute.

Erresuma Batuarekin partekatzen diren stockaren inguruko akordiorik ez dagoela oraindik. Europako Batzordeak zuzenean negoziatzen du Londresekin, eta, hor, legatz eta bakailao gehiago dute jokoan euskal arrantzaleek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu

Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X